Lotsa, kulpa

  • Orain gutxi lagun bati gertatutakoa kontatuko dizuet; amorrutik, lagunaren ezinegona erraietan iltzaturik. Euskal Herriko kostaldeko herri txiki batean gertatu zen, non, denak diren ezagun, non, ez diren inoiz kanpoan gertatzen diren basakeriak gertatzen. Denak bizilagun izatearen babesean, eta astegun buruzurian eguzkia hartzen bertan egoten den jende kopuru urria aintzat harturik, lasai erantzi zituen lagunak titiak estaltzen zizkion bikiniaren goi aldea.


2015eko abuztuaren 26an - 08:56
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Lasai, hondartzak ematen baitu kalean egin ezin diren horiek egiteko askatasuna: motots gaizki eginak, makilatu gabeko aurpegiak, titi libreak… Baina erraza da askatasuna lapurtzea, libre daudenak preso bilakatzea.

Laguna hondartzan topless egiten lasai zegoela etorri zitzaion Gurutze Gorriko langilea, itxuraz, gizonezko bat argazkiak ateratzen ari zitzaiola ohartaraztera.  Ezinegonak ezkutatu zizkion orain arte aske utzitakoak. Lotsa, kulpa.

Lotsa, kulpa. Horiek omen lagunak unean sentitu zituenak. Bere buruari iseka eginez destapeaz damututa. Kafeari bueltak eman bitartean aitortu zidan argi zuela bera ez zela erruduna, ez zuela zertan lotsaturik; “baina momentuan hala sentitu nuen”, bota zidan, plaust! Esango nuke oraindik gizonezkoaren begirada kameraren objektibotik begira ari zaiola; eta bera, urduri, arduratuta, lotsatuta.

Gizonak hanka egin zuen lasterka, laguna argazkiak arrapatuta geratu zen nonbait. Lapurtu dio askatasun zati bat, ziur hurrena, birritan pentsatuko duela titiak askatu aurretik. Izan ere, objektibo bat bihur daiteke arma; begirada bat, biolentzia.

Iritzi artikuluaren jatorrizko bertsioa Klitto! atari digitalean aurki dezakezu, lizentzia libreari esker ekarri dugu ona.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!