Aztoratu egin dira Ebrotik beherako ikastetxe itunduetako patronalak eta Eliza. Hala ere, ondo dakite LOMCEk pribilegio neurrigabeak eman zizkiela, frankismo osteko hezkuntza eredu liberalaren zabalkundeak ikaragarrizko babesa ematen diela eta LOMLOEk oinarri sendo hori berrestu besterik ez duela egiten. LODE legea onartu zenetik ia lau hamarkada igaro direnean, ondorio garbi bat atera dezakegu: itunen politikak porrot egin du. Ikastetxe pribatuek ez dute tokirik gizarte orekatuago baten eraikuntzan, ez dute jendarte kohesioa indartzeko balio eta ikasleen onarpenean aukera berdintasuna bermatzeari uko egin diote.
Ebrotik gorako patronalak eta eliza, aldiz, lasai asko daude, oparotasunean igerian, beren proiektu baztertzaileen oinarriak sendoak baitira. Hamarkadaz hamarkada eraiki dituzte PSOEk (PSE eta PSN), Eusko Alkartasunak eta EAJk. EAEko eta Nafarroako lehendakariek eta hezkuntza sailburuek baieztatu digute. Bide horretan, ezker abertzalea ere bidelagun fina izan da, ikastetxe pribatuen arteko sinbiosia hauspotzen.
"LOMLOErekin ere hezkuntza eredu liberala indartzen da, eskubide indibidualak gizarte osoaren eskubideei gailentzen baitzaizkie, azken horien kaltetan"
Guztiak daude eskola publikoaren alde, baina baita pribatuaren alde ere. Norbera bere irakurketa propioarekin; ahal duten moduan ezinezko orekak eginez PSOE eta EH Bilduren kasuan, eta gordin-gordinean, hezkuntza pribatua defendatuz, EAJren kasuan, sexuaren arabera umeak banatzen dituzten ikastetxe horien alde eginez. Norberaren “nortasunaz” haratago, titulartasun pribatuko ikastetxe guztien arteko elkarbizitzaren oinarriak osasuntsu daude: eskubide indibidualek ez omen dute mugarik, nahiz eta gizartearen kalterako izan. Horretan datza hamarkadaz hamarkada gure hezkuntza sistema kudeatu dutenen ituntze unibertsalen politika.
Edozein estatu demokratikok beharrezkoak diren mekanismoak ezarri behar ditu legitimoak izan daitezkeen eskubide partikularren bermeek disfuntzio sozialik sor ez dezaten, eta gizarte osoari kalterik eragin ez diezaioten. Izan ere, gizartea, bere osotasunean, eskubideen jabe ere bada. Ideia horixe da alderdi politikoek eta hezkuntzako eragile askok oraindik barneratu ez dutena. LOMLOErekin ere hezkuntza eredu liberala indartzen da, eskubide indibidualak gizarte osoaren eskubideei gailentzen baitzaizkie, azken horien kaltetan. LOMCEk ezarritako pribilegio batzuk kentzearekin konformatu behar al dugu? Trataera berbera izan behar al dute ikastetxe pribatuek eta publikoek? STEILASen ustez Eskola Publikoak herritar guztientzako eskola izan behar du. Horrek bermatuko baitu eskubide indibidual zein kolektiboen uztartzea. Ideia honen gainean eraiki dira herrialde aurreratuenen hezkuntzaren inguruko adostasun zabalak.
Pasi Sahlberg Finlandiako hezkuntza-erreforma politikoen sortzaileetako bat izan zen 90eko hamarkadan, eta Finish Lessons liburuan honako hau idatzi zuen: "Finlandiako pertsonek erantzukizun partekatuaren zentzu sakona dute. Norberaren bizitzaren garrantziaz gain, besteen ongizatea oinarrizkoa da". Finlandiak, akordio zabalak tarteko, hezkuntza pribatua alboratzea erabaki zuen, eta ondorioz, herritarren arteko ezberdintasunak txikitu ziren.
Amaitzeko, hezkuntza eredu liberal bat defendatzen dutenei, Joseba Sarrionandiaren hitzak ekarri nahiko genizkieke gogora:
"Gure eskubideak ez dira besteenak amaitzen diren lekuan hasten.
Besteen eskubideak hasten diren lekuan hasten dira gureak.
Eta gure eskubideak hasten diren lekuan hasten dira besteenak ere".
* Artikulua sinatzen dute:
Nagore Iturrioz
Aitor Idigoras
Araceli Montes Calvo
Ana Pérez Pérez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
Ez naiz oso konspirazio zalea. Eta are gutxiago naiz konspirazio zaleen zalea. Baina badago bat, hasieran sinesgogor harrapatu baninduen ere, luze gabe konbentzitu egingo nauena azkenean. Ikusiko zenuten zuen sare sozial gogokoenean bueltaka: Mercadona... [+]
Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
Trumpen muga zergen inguruko neurri ero bezain erratikoek ekarri dute Europako Batasuneko herrialde ugarik sektore eta enpresa kaltetuentzat dirulaguntzak bideratzea. Esate baterako, muga zergen gerrak kaltetutako enpresen aldeko14 mila milioi euroko plana onartu berri du... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Politikan, gizartean eragiteko nahiaren eta identitate zeinuetan sakontzearen arteko tentsioa ekidinezina da. Zabaltzearen eta norberaren ezaugarriak indartzearen arteko hartu-emana politikaren adierazle baita. Bi arloak lortu nahi izaten dira, eta elkarren artean elikatzen... [+]