Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

  • LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek dagoeneko garatu dituzte diru publikoa jasotzeko tramiteak, hala nola zentro bakar gisa agertzea, bi zentroren izenean egin ordez.


2020ko azaroaren 6an - 11:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEn mutilak eta neskak bereizten dituzten hezkuntza zentroetan inbertitzen den aurrekontua 13 milioi euro ingurukoa da. Erain eta Eskibel Gipuzkoako ikastetxeak; Gaztelueta, Munabe, Ayalde eta Arangoya, Bizkaikoak; eta horiei gehitu behar zaizkie Nafarroako Miravalles El Redín eta Irabia Izaga eskolak. Aipatutako zentro gehienak Opus Dei-rekin lotuta daude. Lakuako Gobernuak 12,7 milioi euro publiko gastatu zituen zentro horietan 2018-19 ikasturtean. Horrelako zentroen finantziazioa oso eztabaidatua izan da Wert Legeaz geroztik.

Mutilak eta neskak bereizten dituzten Euskal Herriko zenbait ikastetxek bereizketa disimulatzeko formulak erabiltzen dituzte, gutxienez ikuspegi legal batetik. Hori da Miravalles-El Redínen kasua, paperaren gainean elkargo bakarra baita, baina praktikan azpiegitura independenteak dituzten bi zentro dira, herri berean ere ez daudenak.


Irakurri gehiago: Hezkuntza Gizartea LOMCE legea
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Hezkuntza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.