Lizarraldeko oliba ekologiko ekoizleen elkargunea

  • Duela hogei urte inguru sortu zuten Allotarra elkartea Lizarraldean oliba ekologikoak ekoizten zituzten zenbait ekoizlek. “Geroztik, elkartera kide gehiago batzen joan dira, eta pixkanaka olibondo gehiago jarri ditugu”, azaldu du Eusebio Gaintza kideak. Gaur egun, 60 bat hektarea olibondo dituzte hamar kideren artean. Arroniz barietatearekin egiten dute lan, batik bat, eta barietate hori zaintzea eta zabaltzea dute helburu. Duela sei urtetik, olio-errota ere martxan dute Deikaztelun. “Olioa egiteko inguruko beste errota batzuetara eraman beharra genituen olibak, eta, azkenean, erabaki genuen gure instalakuntzak egitea aukera ona zela”. Ekoizpen nagusia olibena izan arren, garagarra, ilarrak, boilurrak eta bestelakoak ere ekoizten dituzte elkarteko zenbait kidek.


2024ko urtarrilaren 22an - 07:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Allotarra elkartearekin lotura estua duen Biosasun proiektuak du olio-errota Deikazteluko lurretan, eta elkartetik hari saltzen dizkiote olibak olioa egiteko. “Lehen, Arronizko Mendia olio-errotara generaman gure produktua, baina, han ez dute ekologikoan lan egiten. Gerora, Ekoloren errota txikia sortu zen han bertan, guk ere parte hartu genuen sorreran” dio ekoizleak. Denborarekin, baina, haien olio-errota propioa sortzea erabaki zuten taldekideek, oliba olioaren inguruko zenbait ikerketa egin eta gero. “Gure errota oso berezia da, olioa polifenol kantitate altuekin ekoizten baitu”, azaldu du.

Baina, zer da polifenola? Odoleko lipidoak oxidatzetik babesten dituen antioxidatzaile naturala da. Olio kantitate txikia ekoizten dute Deikazteluko errotan ingurukoekin alderatuta, baina kalitatean irabaztea da bilatzen dutena, polifenoletan begia jarrita. Eta, olioaz gain, olibatik eratorritako bestelako produktu berritzaileak ere bultzatu dituzte, hala nola, kefirra eta konbutxa. “Birbizi proiektua sortu genuen olio-errotako soberakinak aprobetxatzeko: oliben hezur lehortua eta oliba-ura ateratzen ditugu”. Hezurrak, txikituta, abereentzako bazka moduan erabiltzen dituzte, eta oliba urarekin, berriz, aipatutako probiotikoak ekoizten.

Denda ekologikoa Allon

Allotarra elkartearen lana ez da, dena den, oliba ekoizpenera mugatzen, 2019tik produktu ekologikoen denda ere martxan baitute Allon. Hurbileko ekoizleen elikagaiak saltzen dituzte, eta tokian bertan erosteko aukeraz gain, webgunearen bidez egiteko aukera ere eskaintzen dute. “Lizarraldean ekoitzitako piperrak, zainzuriak, barazkiak… denetik saltzen dugu, baina baita hemen ez dauden eta urrunagotik ekartzen ditugun produktu ekologikoak ere: txakolina, laranjak…”.

Lau langile ari dira egun Allotarra proiektuan lanean. Denetik egitea dagokiela azaldu du Gaintzak: ikerketa, nekazaritza lana nahiz dendako arreta. “Aurrera begira, egitasmo gehiago ere baditugu esku artean. Esaterako, boilur ekoizleekin harremanetan gaude horri lotutako produktu bereziak ekoizten hasteko”, aurreratu du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#3
Eneko Atxa Landa
#4
Melisa Perez Garcia  |  Pilar Revilla Martinez  |  Yolanda Payueta Lopez de Robles
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-09-22 | Garazi Zabaleta
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]


2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-14 | Garazi Zabaleta
Mustai Ortua
“Baratzetik bizitzea erronka da, batez ere jendearen kontsumo ohiturengatik”

Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


2025-06-16 | Garazi Zabaleta
Kimuak
“Bizirik dagoen landarea duzu ahoan ernamuin bat jatean”

Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


2025-05-26 | Garazi Zabaleta
Belardi
“Administrazioak egiten ez duenez, guk bultzatu dugu hiltegi proiektua”

2024ko irailetik martxan dute Urduñan Belardi hiltegia eta haragi-eraldaketarako gunea. Elikadura burujabetzaren bueltan herrian urte askoan egin duten prozesuaren ondorio da proiektua, Bedarbide abeltzainen elkarteak bultzatu duena. “Sektorean egindako ikerketatik,... [+]


Eguneraketa berriak daude