Literatura unibertsaleko bideoak Ikusgelan

  • Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatzen duen Ikusgela proiektuak literaturako klasikoen inguruko bideoak egiteari ekin dio, Safo olerkigile greziarraren bideo batekin. Ikusgelak 72 dibulgazio-bideo argitaratu ditu gaur-gaurkoz: Filosofia, Ekonomia, Euskal literatura, Ingurumena, Erronka Digitalak eta Zortziko txikian sailetan banatuta. 2022an aurkeztu zen ekimena, eta ikasturtean zehar astero bi bideo argitaratzen ditu. Hurrengo asteetan, beraz, Literatura Unibertsalekoak izango dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko apirilaren 10an - 07:33

Itziar Orbegozok eta Imanol Epeldek aurkeztuko dituzte sorta honetako bideoak. Bakoitzak 7-10 minututan jasoko ditu autore eta obra baten gakoak. Bi astean behin aterako dira lehen sortako lauak: Safo, Dante, Homero eta Cervantes-en bideoak izango dira lehenak, baina udazkenean saioak jarraitu egingo du, eta beste lau bideo ere argitaratuko dira.

Literatura unibertsalaren gaineko bideo hauek Youtubeko Ikusgela kanalean, Wikipedian eta sare sozialetan ikusi ahalko dira, baita Ikusgelaren webgunean ere. Bideoen gidoiak Imanol Epeldek landu ditu. Berarekin batera aritu da aurkezle lanetan Itziar Orbegozo. Errealizazioa Xabier Aguadok egin du, edizioa Manex Aranburuk eta animazioetan Brian Soutzo aritu da.

Apirila-maiatzean ikasturte honetako azken bideoak argitaratuko dira, baina irailetik aurrera, sorpresa gehiagorekin itzuliko da Ikusgela. Hirugarren denboraldia sail berriekin abiatuko du.

Hemen duzu, beraz, lehen bideo hori, Safori buruzkoa:

Ikusgela.eus webguneaz gain, sare sozialetan ere presentzia du Ikusgelak: Youtube | MastodonTikTokTwitter | Instagram | Telegram.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Eguneraketa berriak daude