Librean zein gaiekin, ideologiaz zein bertso-eskoletako lanketaz

  • Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko uztailaren 10ean - 16:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bigarren eguna izan du gaurkoa ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?` ikastaroak. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak sustatuta antolatu da ikastaroa, UPV/EHU udako ikastaroen baitan. Atzo hitzaldi eta mahai-inguruak osatu zuten egitaraua, eta gaurkoan beste hainbat hitzaldi izan dira. Hemen duzue bi egunetako argazki galeria ikusgai.

Jexux Mari Irazu Muñoa izan da gaurko lehen hizlaria eta libreko bertsogintzari buruz aritu da. Bere mugez eta aukerez hausnartu du, eta azaldu du libreko bertsogintzan ere, ikastaroaren izenari keinu eginez, nork eta zeri kantatzen dion eragina duela. Gairik ez duen bertsogintza izaki, Irazuk esan du aukera ematen duela bertsolariek beren interesen erdigunean egongo den gaia plazaratzeko; eta, era berean, saioa antolatzekoan bertsolari profil ahalik eta ugariena egotea dela komenigarriena, gaitegiak ez dezan desproportziorik sortu genero edota adin aldetik. Bestalde, aipatu du libreko bertsogintzak plazan presentzia handia badu ere, hedapen aldetik jaialdiek eta txapelketek lortzen dutela oihartzun handiena. Horrek desorekarik sortu ote dezakeen gogoetatu du, baina ondorioztatu du: "libreko bertsogintzak asko zor dio txapelketari, jasotzen duen oihartzuna baita aldamenean daukalako egitura bat argi egiten diona, txapelketarena".  

Gai-jartzaile autoreari buruz aritu dira Alaia Martin Etxebeste bertsolaria eta Imanol Artola Arretxe gai-jartzailea. Biak ados egon dira gai-jartzailea bera ere autorea dela eta bere ikusgaitasun eza plazaratu dute. Artolak azaldu du saio batek aurretiko lan handia duela, eta orekaren garrantzia azpimarratu du: oreka bertsolarien, bertsoaldien eta ariketen artean. Berarekin bat etorri da Martin, eta orekaren garrantzia nabarmendu harek ere; aldiz, inprobisazioa ere aipatu du, eta azaldu du bere garrantzitsuago ikusten duela oreka momentu jakin baten haustea parte-hartzaile guztiak gustorago egotea ekarriko badu: "Bertsolarien altxaldi kopurua besteko garrantzitsua da zertarako altxarazi ditugun". Azkenik, Artolak azaldu du gaitegia lantzeko orduan, gai-jartzailea, entzuleak eta bertsolariak triangelu aldezuzen batean jartzen dituela, eta hirurak ahalik eta gertuen egotea izan behar dela helburua.

Egoera sozio-ekonomikoari kantatzen al zaio? Galderarekin abiatu dira hurrengo bi hitzaldiak. Aitor Bizkarra Ruiz izan da lehenengo hizlaria; Oihana Iguaran Barandiaran, bigarrena.

Hipotesi probokatzaileetatik abiatu da Aitor Bizkarra, eta erantzunetan “bainak” jartzera datorrela esan du. Bertsogintzak eta orohar arteak politikarekin duen erlazioaz aritu da, eta bat-batekotasunak horretan zenbaterainoko eragina duen azaldu du. Horri gaineratu dio eduki politikoa modu estetikoan egin nahi bada, plazako ulermen markoarekin bat egin behar duela. Esaten denaz gain, esaten ez denaren garrantzia ere azpimarratu nahi izan du.

Atsedenaren ostean hartu du hitza Oihana Iguaranek. Bere esanetan, bertsolariak bizi dituen eta inguratzen duten errealitateak ditu kantagai; beraz, derrigor kantatzen die unean uneko egoera sozio-ekonomikoari eta politika gaiei. “Bertsolaritzak praktika komunikatibo gisa dituen baldintzen baitan osatzen da diskurtso hori, eta ondorioz, euskaraz eta Euskal Herritik egiteak ezartzen dizkion ikuspegietatik abiatzen da: mendebaldeko, pribilegio zuridun, hizkuntza minorizatuan eta estaturik gabeko nazio batetik, hasteko. Kontua da, sortzaile gisa zenbateraino aurkitzen zaizkion zirrikituak abiapuntuko marko horri.” 

UIK 2. eguna

Gai beraren ingurukoak izan dira azken hitzaldi biak. Oihane Perea Perez de Mendiola izan da hitza hartzen lehena eta ikastaroan parte hartzen ari diren ikasleak lanean jarri ditu: bertso eskoletan forma lantzeko egiten direnen zerrenda eginarazi du alde batetik; formatik haratagokoa, bestetik. Horrekin, bertso eskola bizitza eskola ere badela adierazi nahi izan du, eta bertsotan egiteko lekutik haratago, hamaika gairi buruzko hausnarketa, iritzi trukaketa, bide eta ideien bilaketa partekatua ematen dela bertso eskoletan. Emozioei buruz ere hitz egin du, horiek ere lantzen direlako bertso eskoletan.

Beñat Gaztelumendi Arandia izan da gaurko azken hizlaria, eta bertso eskolei buruz aritu da bera ere. Bertsolariek kantatu aurretik edo kantatzen ari diren bitartean hartzen dituzten erabakiek diskurtsoarengan eragiten diotela adierazi du, eta bertsoan eragiten duten elementuez. Doinuen eraginaz aritu da adibidez, oholtzan egoteko moduez, gaien atzean dagoen gaiaz… Guzti horiek lantzeko eta partekatzeko espazioa ere badela bertso eskola azaldu du.

Atzo bezala gaur ere, ikasleen galdera eta ekarpenekin osatu dira hitzaldiak. Ikastaroko hitzaldi eta mahai-inguruak amaitu dira, baina esandakoek izango dute hemendik aurrera ere oihartzunik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


Eguneraketa berriak daude