Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

  • Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 19an - 12:39
Azken eguneraketa: 2025-03-20 17:40
Bizkaiko Bertsozale Elkartea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurten txapelketa urtea da Bizkaian, udaberri zein udagoien. Hain zuzen ere, maiatzaren 8an hasiko da Udabarria Bertsotan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.

Maiatzeko eguenetan izango dira saioak, guztira zortzi, saio bikoitzak izango baitira: egun eta ordu berean, bi herritan jokatuko dira saioak. Bertan, 48 bertsolarik abestuko dute, A eta B multzoetan banatuta. Gutxienez hogei bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea (2023tik zuzenean sailkatutako bertsolarien izen-ematearen arabera).

Talde Antolatzailea udazkenetik ari da saioen prestaketekin lanean eta, urte hasieratik, komunikazio taldeko kideek, gai-jartzaile eta epaileek ere beharrean dihardute.

Saioei, herriei, ordutegiei zein sarrerei buruzko informazioa bertsozale.eus atarian duzue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude