EAEko PPk euskararen erabileraren dekretuaren aurkako “Libertad lingüística” kanpaina abiatu du. Azken aldiko adierazpen ugariez gain, bi bideo dira euskarari eraso egiteko alderdi ‘gaztelanistaren’ euskarri nagusiak. Nola ez, Araban eta zehazki Gasteizen kokatu dituzte Lorea protagonistak bizi dituen arrisku inposatzaileak.
Lehenbiziko bideoan, Lorea ez da ohartu Udalak ura moztuko duela bere eraikuntzan, jakinarazpen oharra euskara hutsean baitago; bigarrengoan, Loreak ezin du bere enpresa udal lehiaketara aurkeztu arrazoi berbera medio.
Zapaldua zapaltzaile irudikatua. Gutxitutakoaren berdintasunaren aldeko neurri bat inposizio bezala aurkeztua. Gezur borobila oinarri gainera. Berriz ere, eta askatasunaren izenean, noski. Euskararen erabilerarako dekretuaren aurrean, gaztelaniaz komunikatzeko “hizkuntz askatasuna”; Eskolae programaren aurrean, gurasoen askatasuna seme-alaben hezkuntza aukeratzeko; autodeterminaziorako erreferendumaren aurrean, espainolisten askatasuna hura ekiditeko; sexu abusu salaketen aurrean, gizonen askatasuna desioa adierazteko...
Gero eta ahots gehiago entzuten dut euskararen zapalkuntzari aurre egiteko beste zapaldu batzuekin aliantzak sortzea edo daudenak sakontzea proposatzen dutenak. Esaterako, abenduko Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean kanpaina egin zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak beste eragile batzuekin batera: “Arrazakeriarik gabe, feminismotik, sexu aniztasunetik eta euskaraz bizi nahi dut”. Ez nago euskalgintzaren eremuan bereziki murgildua, ez dakit beraz joera orokor bat den, baina interesgarria egiten zait bidea. Gasteizek bere esperientzia propiotik elikatzea du zentzu horretan. Euskalgintza ‘behekoen’ arteko bat gehiago izan da historikoki, eta ohituta dago aliantzak proposatu edo onartzera. Euskal Herri osorako da baliagarria norabidea, edonola ere.
Hurrengo astean artikulu interesgarri bat argitaratuko du ARGIA astekariak. Hizkuntza gutxituak indarberritzeko, politika erradikalak garatzea proposatzen du Gerald Roche antropologo australiarrak. Gainontzeko zapalkuntzekin eta borrokekin aliantzak sortuz, kapitalismoaz besteko mundu berrien alde posizionatuz edo “ekintza zuzenez osaturiko jarduerak” garatuz, besteak beste. Hizkuntza txiki edo gutxituen alde egitea egungo jendarte ereduaren aurka egitea baita, berez. Politika erradikal horietan sakontzea bateragarria da euskararen aldeko beste ekimen mota batzuekin.
Bitartean, eskuinarenak dira hizkuntz askatasunen aurkako politika erradikalenak.
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]