"Defendatzen dituzten ideiak batzordea osatzen dugun talde aunitzen lan ildoarekiko erasokorrak dira"

  • Lesakako Txozna Batzordeak gutun bat idatzi du Lesakako herriari zuzendua, astelehenean GKSk zabaldu ostean herri horretan ere "beto politikoa" jasan dutela. "Zaila egiten zaigu ulertzea zergatik dagoen Txozna Batzordean parte hartzeko interesa, bertan dauden taldeen gehiengoaren kontrako diskurtso irmoa baldin badago", adierazi dute.


2022ko ekainaren 07an - 15:02

Gedar.eus atarian irakur daiteke astelehenean GKS-k salatu duela ez dietela utzi Lesakan txosnarik jartzen. Honela diote: "Txosna batzordean sartzeko interesa agertu genuenean, Sorturen aginduz, GKSk txosnetan parte hartzea debekatua zeukala jakinarazi ziguten. Azalpen eske joan ginenean, erantzuna birplanteatuko zutela erran ziguten, eta hala, bigarren proposamen bat egin ziguten txosna batzordetik: zortzi orduko txanda bat egitea xox batzuen truke, baina ez eragile moduan". Hainbat ondorio zuzen ditu, gainera, eragile gisara parte ez hartzeak: "txosna batzordeko erabakietan parte hartzea, txanda gehiago egin ahal izatea, propaganda jartzea eta abar ukatu zaizkio GKSri".

"Beraien menpe jarri, beraien baldintzak onartu eta GKS ikusezin egitea izan dute helburu", salatu dute GKSko kideek. "Bi aukera eman dizkigute, beraz", diote: "onartezina den proposamen bat onartzea edo txosnarik gabe geratzea. Eta modu horretan, orain arte espazio irekia izan den txosnagunea pribatizatu du Ezker Abertzaleak".

Lesakako Txozna Batzordearen erantzuna

Lesakako herriari zuzendutako gutunean, Txozna Batzordeak bere bertsioa eman du. "Txozna Batzordearen parte izan dira ildo politikoko eragileak, baina, noski, baita kirola, kultura, feminismoa, euskara edo arte sorkuntza oinarri duten eragileak ere. Gunea erabat irekia eta parte hartzailea izateko lesakar aunitzek lan egin dugu. Gure herri ttikia bizirik mantentzeko urtean zehar lan egiten ari diren aunitzek sanferminetan ere beren alea jartzen dute txoznagunea mantentzeko", diote.

Azaldu dute ez dutela ulertzen GKSren idatzia. "Ez baita inondik inora Lesakan dugun errealitatearen isla. Nazio mailan dagoen gatazkaz jakitun izanik ere, GKSko kideekin elkartu gara adostasun batera ailegatzeko asmoz, herriarentzat onena dela iritzita. Kontuan hartzeko modukoa da, alde batetik, Txozna Batzordearen jarduna urte hasieran hasten dugula, eta eskaria azkeneko aste hauetan egin dutela, Sanferminak prestatzeko lan gehienak eginak daudenean. Eta, bertzetik, berriz, defendatzen diren ideiak batzordea osatzen dugun talde aunitzen lan ildoarekiko erasokorrak direla uste dugu. Zaila egiten zaigu ulertzea zergatik dagoen Txozna Batzordean parte hartzeko interesa, bertan dauden taldeen gehiengoaren kontrako diskurtso irmoa baldin badago".

Amaitu nahi izan dute esanez argi utzi nahi dutela "une oro prest egon garela elkarlanean aritzeko", beren konpromisoa Lesakarekin eta Lesakako Sanferminekin dutela. "Urtez urte erakutsi izan dugu, eta hori da etorkizunerako gure nahia ere. Hortaz, batzordea osatzen dugun eragile guztiok, besta herrikoi, parte hartzaile, euskaldun eta feministan parte hartzera gonbidatzen zaitugu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


Alemaniako futbolari gay-ak zergatik ez dira azkenean ausartu armairutik ateratzera?

Alemaniako gizonezkoen futbol profesionalean ari diren hainbat futbolari armairutik ateratzekoak ziren maiatzaren 17an. Sekretuan eta kluben bizkar biltzen ari ziren jokalariak, baina espektatiba altuak ezerezean geratu dira, ez da inor armairutik atera. Futbol maskulinoaren... [+]


2024-05-21 | Gedar
Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta

Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.


Eguneraketa berriak daude