Senpereko auzapezaren jardunarekin kritiko, oposizioak ere dimisioa aurkeztu du

  • Dominique Idiart auzapeza behartuta egongo da hauteskundeetarako deia egitera, agintaldi erdian, krisi politikoari irtenbidea emateko. Babesik gabe geratu da Idiart: gehiengoko taldeko hamar hautetsik urrian kargua utzi zuten, eta asteburuan oposizioko beste zazpik ere bera egitea erabaki dute.


2022ko abenduaren 05an - 11:18

“Udalaren kudeaketak eskatzen du informazioan gardentasuna egotea eta hautetsi guztiekin elkarrizketa baketsuak edukitzea”, argudiatu dute oposizioko hautetsiek. Astelehenean aurkeztuko dute dimisioa udalean, eta aurreikusten da 2023ko martxoan hauteskundeak egin beharko dituztela Senpereko herriko etxean, Mediabask hedabidearen esanetan.

Aurreikusten zena gertatu da, izan ere, azken hilabeteetan krisi politiko betean daude Senpereko Udalean, eta Dominique Idiart auzapezaren kudeaketak kritika asko jaso ditu. Urriaren 10ean Idiarten taldeko bost hautetsik kargua utzi zuten, eta salatu zuten udaleko erabakiak soilik lauzpabost pertsonaren artean hartzen zituztela. Bide beretik, urriaren 14an Senpere Bai ezkerreko talde abertzaleko beste bost hautetsik dimisioa aurkeztu zuten; Idiarten gehiengoaren parte ziren.

Dena den, auzapezak ez zuen kargua uzteko inolako asmorik, eta gutun batean argitu zuen ez dela “dimititzen duen gizona”: “Ez naiz nire taldearekin, zurekin, hartutako konpromisoak betetzen ez dituen gizona”. Orain, ordea, Jean-Bernard Dolosor-en oposizioko zazpi hautetsiren dimisioarekin, ez dago udalbatza osatzeko behar den gutxiengo hautetsirik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Senpere
Auxtin Zamora. Bizia bete sentimendu
"Sentitu bezala egin dut ene bidea, barnean nuen oldarrarekin"

Ezagunak dira poesiaren bideetan egin dituen lanak. Batean, bere olerkiak argitaraturik; bestean, askorenek argia ikus dezaten lan eginez. 25 urte daramatza Hatsaren Poesia egunak Senperen antolatzen, eta delako egun horretan irakurtzen diren poemak liburuetan biltzen. Aurkia... [+]


2023-09-04 | Leire Artola Arin
Seaskaren Senpereko kolegio berriak ateak ireki ditu ikasturte hasierarekin batera

Ziburuko kolegioa txiki geratu zaienez, 11 eta 15 urte bitarteko ikasleentzako kolegio berria eraiki dute zazpi hilabetean: Kattalin Elizalde. Irailaren 4an hasi dute ikasturtea, Ipar Euskal Herriko ikasle gehienek bezala.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espekulazioaren aurkako taldeek okupatu zuten Senpereko Olha etxea saldu da

Salerosketaz arduratu den Urruñako notarioak asteazkenean eman die salmentaren informazioa espekulazioaren aurka etxaldea okupatuta zuten eragileei.


Espekulazioaren aurka elkartuko dira larunbatean, Ipar Euskal Herriko bederatzi lekutan

Uztailaren 15erako jarri ditu hitzorduak Ostia herritar kolektiboak. Egoera salatzeaz gain, hautetsiak interpelatzeko ekimena izanen da. Bizkitartean, Senpereko okupazioa aitzina doa, hamazazpi egun igarota.

 


Senperen okupaturiko etxearen erosle Adam enpresaren jarrera salatu dute

Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude