Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

  • Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu ditu Poliziak.

Esteban Bastié Aguerre/Euskal Irratiak

2025eko irailaren 10ean - 10:04
Azken eguneraketa: 12:13
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

François Bayrou lehen ministro ohiaren dimisioak ez ditu protestak baretu: goizean goizetik izan dira blokatzeak Baionako Leroy Merlineko biribilgunean. Henri Grenet zubian izan da goizeko bigarren elkarretaratzea, bietan Poliziak esku hartu du. Negar gasa erabili dutela salatu dute manifestariek: dagoeneko, gutxienez, hogei atxilotu izan dira protestetan. 

“Milioiak ospitaleentzat, ez multinazionalentzat” pankarta eskuan egin dituzte eguneko lehen ekintzak. Lehen ministro ohiak murrizketa nabarmenak eraman zituen aurrekontuen planera: urtero 43.800 milioi euro aurrezteko plana proposatu zuen, herrialdearen zor publikoa murrizteko; eta horretarako, pentsioak izoztu, lanpostu publikoak murriztu eta osasunera eta gizarte politiketara bideratutako gastua apaldu nahi zituen. Bi jai egun kentzeko aukera ere mahai gainean jarri zuen. Estatu osoko gizarte mugimenduen erantzuna izan da irailaren 10eko “blokeatze eguna”. Sindikatu eta alderdi politiko zenbaitek babestu dituzte protestak, Ipar Euskal Herriko kasuan, esaterako, LAB eta ELB sindikatuek.

Egun osoko mobilizazioak daude aurreikusita. 14:00etan Askatasun plazan bilduko dira, Baionako Herriko Etxearen parean; eta 18:00etan San Izpiritu auzoan, La Burtsaren aurrean. Han erabakiko dute irailaren 11n ere protestei ze forma emango dieten.

Poliziaren presentzia zabala

Poliziaren presentzia nabarmena izan da mobilizazioetan. 80.000 polizia zeuden aurreikusita Frantziako Estatu osoko protestetarako, horrela jakinarazi zuen Bruno Retailleau Frantziako Barne ministroak Baionako kasuan, protesta hasi eta “berehala” heldu da Polizia, Kazeta-k dioenez. Batzuk uniformez jantzita zeudela azaldu du kazetak; baina zibilez jantzitako poliziak ere izan direla azaldu dute. Blokeoa desegin eta hirira sartzeko errepide nagusia libre utzi dute. 

Hiriko protestetan ere polizien presentzia nabarmena izan da. Henri Grenet zubian egindako elkarretaratzean Poliziak manifestariak inguratu eta euren aurka negar gasa erabili duela zabaldu dute zenbait euskal hedabidek, tartean Berria eta Euskal Irratiak

Frantziako zenbait hedabidek baieztatu dute Pirinio Atlantikoen Prefeturak baimena eman duela protestak drone bidez jarraitzeko. Are, Frantziako Estatuko gainontzeko protesta “ia guztiak” ere drone bidez zelatatuta egongo direla jakinarazi du Mediapart-ek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
2025-07-09 | Euskal Irratiak
Peio Jorajuria: «Departamendua jukutrian aritu bada, Maider Behotegik berehala dimisioa eman behar du»

Euskalgintzako hainbat eragile Baionako karriketara atera dira EEPren finantzaketaren inguruko kezkak agertzeko. 2017tik izozturik den aurrekontuaren aurrean, Frantziako Estatuak iragarritako 100.000 euroko igoera "trufa" gisa salatu dute.


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2024-12-17 | Euskal Irratiak
Pantxoa Bimboire
“Lantegirik gabe ez dugu Euskal Herririk eraikiko”

Pantxoa Bimboire Haritxelar, Ipar Euskal Herriko Eusko Alderdi Jeltzaleko arduradun berria da azarotik. Ipar Euskal Herriko ekonomia munduko pertsona ezaguna da.


Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


2024-12-10 | Euskal Irratiak
Karrikako publizitatea mugatzeko deia Elkargoari

«Argizko idazkun digitalak debekatu» lelopean, Aturri aldeko Stop Pub kolektiboak bederatzi proposamen plazaratu ditu, Tokiko Publizitatearen Araudia eztabaidan delarik momentu honetan.


2024-10-02 | Leire Ibar
Baxoan ahozko proba euskaraz egiteko eskubidea bermatu zuten irakasleak, ikerketapean

Uda aurretik, irakasle talde batek ekimen bat jarri zuen martxan ikasleek proba euskaraz erantzun ahal izateko. Kazetak adierazi duenaren arabera, orain gertatutakoa ikertzeko prozesua zabalik dago.

 


Miarritzeko auzapez ohi Didier Borotra zendu da

Politikari zentrista ezaguna, 1986tik 1991ra Departamendu kontseilari izan zen, 1991tik 2014ra Miarritzeko alkate eta Frantziako senatari 1992tik 2011ra. 86 urte zituela zendu da abuztuaren 21ean, infartu baten ondorioz.

 


Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Ezkerrak hirukoiztu egin dio aldea ultraeskuinari Ipar Euskal Herrian

Ekainaren 30ean, lehen itzulian, 11.000 boto eskas gehiago lortu zituen Fronte Herritar Berria koalizioak Batasun Nazionalaren aldean. Orain, 30.000 boz atera dizkio. Parisera joango diren hiru hautesbarrutietako ordezkariak Fronte Herritar Berrikoak izanen dira.


2024-06-30 | Estitxu Eizagirre
Laugarren barrutian: Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz irabazle, eta eskuin muturra bigarren lehen aldiz

Nafarroa Behereko zati bat, Zuberoa eta Biarnoko zati bat hartzen dituen laugarren hautesbarrutian %73ko parte-hartzea izan da (Frantziako estatukoa %65,5). Ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da bozen %38,01ekin. Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko... [+]


Eguneraketa berriak daude