“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

  • Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan. Hemendik aitzina, Santiago Capendeguyk ordezkatuko du 2.200 biztanleko herria Euskal Elkargoan.

Ramuntxo Labat Ahetzeko auzapeza. Euskal Irratiak
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 31n - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Labat-Aramendik azaldu duenez, kontziente dira herritar ororen babesa ez dutela eta denak kontuan hartu beharko dituztela. Hezkuntzaren eta komunikazio instituzionalaren arloan, euskararen alde lan egiteko asmoa adierazi du eta ikastolaren geroa segurtatzeko lan eginen dute.

Erronka handienen artean ere etxebizitzaren problematikari aterabideak eskaintzea izanen da. Jakinez herriko etxetik "mirakuilurik ezin dela egin", Hirigune Elkargoan eragiten saiatuko dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ahetze
Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!