Lega eskuindarra galtzaile izan da Emilia-Romagna probintzian burututako hauteskundeetan. Betidanik ezkerrak agindu duen eskualde hori hil ala bizikoa zen. Mateo Salvini Legako buruak ahalegin guztiak egin ditu hor nagusitzeko, baliatuz alderdi politiko zaharren ahuldadea, baina huts egin du. Lekuko gertakizun bat baino gehiago da, erakusten du propaganda sistema oso batek ere badituela ahuleziak eta sare sozialek demokraziarengan daukaten eragina eztabaidatzera behartzen gaitu. Kontakizun luze baten hasiera besterik ez da, etorkizunean garatzen ikusiko duguna.
Mateo Salvinik bere indarrak zentratu ditu Emilia-Romagnan; ezkerreko alderdiek Italian bizi duten krisiaren uberan erreza baitzirudien Legak hor irabaztea. Horrek gogor astinduko zuen Erromako gobernua eta ziurrenik nazio mailako hauteskundeak ekarriko zituen, zeinetan Legak erraz irabaziko baitzuen.
Gudurako plan guztiak bezain ona zen. Baina planik onenek ere egin dezakete porrot. Ikusi denez, Napoleon bihurtu nahi zuen amateur bat gertatu da Salvini: benetan zena baino indartsuago zela uste zuen eta galtzea egokitu zaio. Orain erretiradan doa eta gerta liteke horretatik bizirik ez ateratzea politikoki.
Munduari Italiako gorabehera politikoak hainbeste axola ez zaizkiola jakinda ere, uste dut zenbait irakaspen atera genezakeela hauteskundeotatik. Begien aurrean ikusi dugu nola egin duten porrot azken denborotan garatu diren propaganda teknikek, munduko beste hainbat lekutan eskuindarrak agintera eraman dituztenak.
Matteo Salvinik propaganda mailan zorrotz jarraitu du hauteskundeak prestatzeko eskuliburuak dioen guztia. Bere propaganda makinak ‘La Bestia’ du izena eta urteotan zehar lan egin du aurretik Silvio Berlusconik irekitako bidetik, Donald Trump AEBetako lehendakaritzara eraman zuen bidetik.
Ideia da zentratzea populazioaren maila kultural apaleneko ataletan. Beldurra zabaltzeko taktikak erabili, klase guztietako etsaiak bilatu, horiek deabru bihurtu, jendeari agindu salbazioa eskuin muturreko gobernu batean dagoela. Erromako Barne ministro lanean Salvinik gogortu du gorroto kanpaina beroa etorkinen kontra, komunisten kontra, ezkertiarren kontra, intelektualen kontra, eta abar. Eta ‘La Bestia’-k propaganda sare sozialetan atalka ondo bideratzeko teknologiak erabili ditu, lehenago Cambridge Analyticsek egin izan duen gisa berean. Dena beti oso modu erasokorrean, sare sozialetako erabiltzaileen atalik suminkorrenetan zentratuz.
Baina ez du funtzionatu. Ezkerrak bikain egin dio aurre: [Salvinik gaur daukanaren] antzeko harridura sentituko zuen Napoleonek Borodinoko guduan ezin izan zituenean menderatu Errusiaren tropak. Italiako ezkerra gauza agortutzat jotzen da sarritan, baina bistakoa da ez dela horrela, ez erabat agortua bederen. Baina, gainera, Salvinik behar bada huts egin du bere hauteskunde taktiken erabilera gehiegizkoarekin. Beldurtu nahi gehiegi, gorroto gehiegi, mehatxu gehiegi.
Salvik badauka, dudarik gabe, populazioaren kultura apaleneko jendeak bereganatzeko ahalmen bat, baina lider izateko… Ez du sekula eduki ofizio bat, ez du soldatapeko lanik egin, ez dauka unibertsitateko titulurik. Jendea ohartu da Legako buruzagiaren plan bakarra agintera iristea dela eta ondoren, behar bada, are beldur gehiago zabaltzen jarraitzea.
Salviniren beste oker bat izan da klimaren eta ingurumenaren arazoa bertan behera uztea. Ahaleginak eta bost egin ditu gaiari iskin egiteko eta aurre egitera behartu dutenean, eroarena egin du txisteak eta imintzioak eginez. Ez zuen hitz bat esan nahi bere aldeko jendeak zientziaren kontra daukaten jarrera erosokorraz, ezta Greta Thunbergi zuzenean horiek egiten dizkioten isekez ere. Honetan ere bazirudien Salvinik ez zeukala ez ideiarik eta ez planik. Ez zen ohartu dagoeneko politikari batek ezin diola ezikusia egin klimaren aldaketari.
Beraz, oraingoan ikusi dugu lehen aldiz porrot egiten Trump, Bolsonaro eta beste batzuekin garaiezinak ziruditen propaganda teknikak. Aldi berean ikusi dugu 5 Izarren mugimenduen porrota eta desagertzea ere. M5S izan da prozesu politikoetan Internet erabiltzeko beste ahalegin bat. Bere oinarrian egon da Russeau izeneko plataforma erabiltzea gai batzuetan erabakiak sarean hartzeko prozesuan (neurri batean, ‘La Bestia’-ren ereduaren justu alderantzizkoa zen). Rube Goldberg makina erraldoia bailitzan [Wikipedia: Rube Goldberg makina nahita diseinatutako mekanismo konplikatua da, baina helburu gisa egiteko erraz bat erdiestea helburu duena], M5Sren erabakitze sistemak ondo funtzionatu zuen… harik eta pott egin zuen arte.
Ziurrenik bai La Bestia, Russeau eta gainerako hauteskunde metodoak garatu eta aldatzen joango dira, hauteskundeotan eta ondorengoetan ikasitako esperientzietan oinarrituta. Baina Internetek iraultza nabarmena ekarri duen moduan hauteskundeetan irabazteko metodoetan, ez dirudi haien ondoren egin behar dena egiterakoan oso lagungarri denik. Horrek eraman du zulora M5S eta horrek hondoratuko du ziurrenik Lega ere, baldin eta Italian agintea hartzea lortzen badu. Gure komunikazio teknologia eta eredu gotor eta guzti, politika guztia oraindik 4-5 hiltzeko esloganetan dago oinarrituta: “Amerika (edo Italia) Handi Egin Berriro” ["Make America (or Italy) Great Again"]. Ideia polita… baina zehazki nola?
[Ugo Bardi kimikari eta klima-ingurumen-energia aferetan adituak bere Cassandra's Legacy blogean plazaratu duen "The Right-Wing Steamroller: First Trump in the US, then Bolsonaro in Brazil, now Salvini in Italy..... No, wait! Salvini was Defeated!!" sarrera euskaratu dugu hemen. Ugo Bardiren "Zerk hondoratu gaitzake Erromatar Inperioa bezala?" kronika luzea argitaratua dugu Larrun gehigarrian].
Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.
Japoniako goi-ganberaren erdia berritzeko uztailaren 20an egindako hauteskundeek berretsi eta ondu egin dituzte aurreikuspenak: Alderdi Liberal Demokratikoak eta haren ia betiereko aliatua den Komeito konfesional eskuindarrak galdu egin dute Aholkularien Batzar horretan zuten... [+]
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]
Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.
Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.