ETAko hiru kideren zigorra baliogabetu du Espainiako Auzitegi Gorenak, tortura salaketak ez ikertzeagatik

  • Espainiako Auzitegi Gorena “kezkatuta” agertu da Espainiako Estatuak tortura salaketak ez dituelako ikertu. Torturak ez ikertzeagatik, hain justu, Beatriz Etxebarria, Iñigo Zapirain eta Saioa Sanchez ETAko kideei 2015ean Auzitegi Nazionalak ezarritako hamabosna urteko kartzela zigorra bertan behera utzi zuen Auzitegi Gorenak uztailaren 12an, lehenengoz Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren jurisprudentzia aintzat hartuta.


2016ko uztailaren 12an - 10:02
Zapirain eta Etxeberriaren aurkako epaiketa errepikatu egin beharko dute Gorenaren erabakiaren ondorioz.

Gorenak argitaratu berri duen epaian Etxebarria, Zapirain eta Sanchezi ezarritako zigorra bertan behera uzteko arrazoiak jaso ditu. Azaldu du, gainera, tortura salaketak ez ikertzeak justiziari “zilegitasuna” kentzen diola, Berriak argitaratu modura.

Zigorra bertan behera geratu da epaiketan ez zirelako aintzat hartu Zapirainek salatutako torturak. Sanchezek froga psikologiko bat egiteko eskatu zuen 2015ean izandako epaiketan. Auzitegi Nagusiak ez zuen aintzat hartu Sanchezen eskaria, beharrezkoa ez zela argudiatuz, lau urte pasa zirelako atxiloketatik. Alegia, ez zuen Istanbulgo Protokoloa aplikatu Zapirainen kasuan.

Joaquin Gimenez Goreneko 2. Aretoko epaileak Sanchezen helegitea aintzat hartu du orain. Izan ere, Zapirainen deklarazioa zen haren aurkako froga bakarra, 2011n egina, eta Zapirainek berak salatu zuen deklarazioa egin eta hilabetera torturapean eginikoa zela, inkomunikaturik egon zen bitartean. Froga “beharrezkoa” dela adierazi du orain Gorenak.

Lehenengoz Espainiako Estatuan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak torturak ikertzeko beharraz dioena errespetatzea dakar epai honek.

2006ko urtarrilean Bilbon Enpleguko Institutu Nazionalaren (EIN) bulego bati erasotzeagatik zigortu zituzten Etxeberria, Zapirain eta Sanchez. Etxebarriaren kasuan Estrasburgok Espainiako Estatua zigortu zuen 2014ko urrian, hark eta Oihan Ataunek salatutako torturak ez ikertzeagatik. 29.000 euroko indemnizazioa jaso zuen orduan Etxebarriak.

Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko aretoak ekainaren 14an hartu zuen epaiketa errepikatzeko erabakia eta orain argitaratu da Gorenaren epaia. Beste epaile batzuekin errepikatuko da epaiketa.

Espainiako Estatua zortzi aldiz salatua tortura ez ikertzeagatik

Auzitegi Gorenaren erabaki honek lehenengoz Espainiako Estatuak nazioarteko betebeharrak betetzea dakar. Alegia, tortura salaketak ikertu beharra.  

Espainiako Estatua zortzi aldiz salatu du Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak, tortura salaketak ez ikertzeagatik. Hori ere nabarmendu du Gorenaren epaiak.

Zortzi salaketetatik zazpi Euskal Herriko herritarrei dagozkie. Azkena maiatzaren 31n izan zen, eta orduan Auzitegiak ondorioztatu zuen Espainiak ez zituela nahikoa ikertu Xabier Beortegik inkomunikazio egoeran Guardia Zibilaren eskutik jasandako tortura salaketak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Israelgo armadak sendagile palestinarrak torturatu izana salatu du Human Rights Watch erakundeak

Israelek Gazan atxiloturiko zortzi osasun-langileren eta beste zazpi lekukoren testigantzetan oinarritzen da Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundearen txostena. Nazioarteko Zigor Auzitegiak egoera aztertzea nahi du GKEk. Gazako Osasun Ministerioaren datuen arabera,... [+]


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


Nafarroako Gobernuak 2005-2011 aldian torturatutako herritarrak onartu ditu biktima gisa

Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]


Tortura sistematikoa salatu dute Sde Teiman izeneko Israelen atxiloketa eremuan

Presoak lotuak dituzte etengabe, pixoihalak jantzita eta jipoiak jasotzen. Hamaseko kideak diren susmopean ehunka pertsona bahituak dituzte sionistek, The Guardianen iturrien arabera.


'Bi arnas' proiektuaren ziklo amaiera ospatu dute
“Torturak ama eta alabarengan sorturiko zauria arintzen lagundu du dokumentalak”

Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]


2024-05-02 | Castillo Suárez
Eguna, ordua eta tokia

Tarteka bizitzak ekarrarazten dizkizu ahaztuta nahiko zenituzkeen oroitzapenak. Xafan-ekin geratu naiz gaur kafea hartzeko, Xabier Mendigurenen Oso latza izan da liburuari buruzko solasaldia dugulako gero, eta konturatu naiz inoiz ez diodala ezer galdetu aztnugal hitzarekin... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-07 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude