Begien lehen fokuratzea

  • Iragarri genuen eta heldu da. Ohartu zintezkeen hirian bat-batean agertu diren panel erraldoiengatik, uniformedun tote bagen perretxikoen antzerako agerpenagatik, edo gauetik egunera azaldu diren alfonbra gorriengatik. Donostia Zinemaldiak mugiarazten duen dispositibo osoa martxan da jada, eta oraindik udako argira ohituak ditugun begiak hasi dira zinema pantailaren argietara ohitzen. Hori kontrastea.


2021eko irailaren 17an - 22:08
Azken eguneraketa: 2021-09-18 00:14
Jane par Charlotte filmaren fotograma
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Esan beharra dago, garai batean (orain dela mila urte) ilara fisikoekin gertatzen zen bezala, sekulako kolapsoa egon dela aurten ere sarrerak hartzeko garaian. Horrek garamatza asko ustekabeko filmak ikustera, eta espektatiba ezak, egia esan, badu bere puntua. Horixe gertatu zait, behintzat, niri, lehen filmarekin. Jane par Charlotte Charlotte Gainsbourgek zuzendutako lehen lana da, eta bere ama den Jane Birkinekiko duen harremanaz ari da. Dokumental tankera du, zerbait esatearren. Halere, ez du elkarrizketa klasikoen erabilerarik egiten, ez off ahots edo azpitituluen laguntzarik erabiltzen. Filmak bien arteko elkarrizketa sortzen du, dela hitzez, argazkien bitartez edo suertatzen zaizkien egoeren narrazioez. Oharkabean lantzen ditu filmak ama-alaben arteko min eta une ederrak, elkarren arteko konexioen bitartez, baina, era berean, une gogorrak mahaigaineratuta. Kameraren erabilera ez-perfektuak arintasun neurtua ematen dio filmari, erritmo epelean aurrera eginez. Charlottek alabarekiko dituen bizipenak ulertzea bilatzen du amarekiko harremanean, eta amak, alabarekin izandako gorabeherak azaltzea. Filma Cannes Premièren estreinatu zen, eta Perlak sailean dago ikusgai.

Sail berean izan da Louis Garrelen La croisade. Hariak bazuen ikuslea hunkiarazteko promesa txiki bat: klase ertain-altuko senar-emazte gaztea euren semeak etxeko objekturik preziatuenak saldu dituela ohartzen dira, plan bat duelako. Hortik abiatuta, gaztetxo militantez osaturiko sareaz jabetzen dira gurasoak, dirua atera dutenak mundua salbatzeko proiektuarentzako. Filma, ordea, ez da gai promestutako hariari eusteko. Semearekiko jeloskor dagoen aitaren topikoaz eta berekiko maiteminduta dagoen ama fidelaz (Edipo 2021), zonalde ohikoetan erortzen da behin eta berriro. Umorea errazegi landuta, ez du Brasilgo Amazoniarekiko harremana aipatzeko astirik galdu, Macronen hitzak balira bezala. Militantziarekiko eta krisi ekosozialarekiko ikuspegi laua eta urrunekoa iruditu zait, zuen pretentsioak gaindituta bezala.

Gaurko azken filma izan da La Polla Recordsen azken biraren inguruko No somos nada. Javier Corcuerak zuzenduta, Euskal Herritik, Iberiar penintsulatik eta Latinoamerikatik taldeak agur gisako eginiko road moviea islatzen du. Filmak kontzertuetako irudiak, artxibokoak, elkarrizketak eta Evaristoren egunerokoa nahasten ditu, kontraste berezian. Abeslariaren Oñatiko paseoak, hurritz makila eskuan duela, kontzertuetatik kanpoko hezur-mamizko gizakiaren irudia zizelkatzen du, eta erraz konektatzen dugu berarekin. Aretoan, abestien azpitituluak jarraituz karaoke modura abestu ditugu Salve, Le llaman democracia y no lo es, eta Ay ho, ay ho. Amaierarako pixka bat luzea gelditu den arren, zapore gozoarekin atera gara kalera. Kanpoan euria, eta hasi da astea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2021
2021eko urriaren 4
Sail Ofiziala
Zinemaldiaren ajeak

2021eko irailaren 28
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

2021eko irailaren 27
Donostia Zinemaldiaren aitzakian
Zinemaldiaren osteko bestondoa

2021eko irailaren 25
BESTELAKO ZINEMALDIA / 8. EGUNA
Alfonbraren azpian zegoena

2021eko irailaren 23
Sail Ofiziala / 6. eguna
Fikziozko pertsonaiak baizik ez gara

2021eko irailaren 23
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 6. EGUNA
Kerik gabeko egunak

2021eko irailaren 22
BESTELAKO ZINEMALDIA / 6. EGUNA
Esaten ez direnak

2021eko irailaren 22
Sail Ofiziala / 5. eguna
Amatasun atmosfera itogarriak

2021eko irailaren 22
Donostia Zinemaldiaren aitzakian / 5. EGUNA
Azpi-azpikoak

2021eko irailaren 21
BESTELAKO ZINEMALDIA / 5. EGUNA
Atalik interesgarriena eta ospearen balioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!