Lehen aldiz emakume batek dantzatu du aurreskua Ordiziako Santa Ana jaietan

  • 1509. urtetik lehen aldia da emakume batek dantzatzen duena aurreskua. Maria Balluerka izan da dantzaria.

Argazkia: Ordiziako Udala.

2022ko uztailaren 28an - 10:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ordiziako tradizioak 500 urte baino gehiago darama bizirik eta lehen aldia da emakume batek dantzatzen duena aurreskua. Santanazaleen Esku-Dantza ohituran urtean zehar ezkondu diren bikoteek soilik parte hartzen dute. Aurreskua dantzatu duen emakumea Maria Balluerka izan da eta atzeskua dantzatu duena Eñaut Gereñu.

Aurreskuaren berrikuntzaz gain, beste aldaketa bat ere izan da. Ikuskizunean agertzen diren bi maiordomoak ere emakumezkoak izan dira: Garazi Mujika eta Larraitz Bueno. Guztira hamabi pertsonek hartu dute parte, bost bikotek eta bi maiordomoek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ordizia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!