Publikoari ikasleak kendu, itunpekoari eman eta desorekan eraginik ez

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erabakiak ikastetxeen arteko desorekan apenas eraginik izango ez duen arren, segregazioari aurre egiteko aitzakiarekin, Jaurlaritzak Ordiziako Eskola publikoari hiru ikasle kendu dizkio ikastolara bideratzeko.

2023-24 ikasturterako behin-betiko matrikulazio zerrendak argitaratzearekin jakin dugu, segregazioari aurre egiteko aitzakiarekin, Hezkuntza Sailak Ordiziako Eskola Publikoan matrikulaturiko hiru ikasle Jakintza Ikastolara bideratzeko erabaki irmoa hartu duela. Jaurlaritzak baztertu egin ditu Hezkuntza Sailaren behin-behineko erabakia plazaratu zenean familiek aurkezturiko erreklamazioak.

Ordiziako Eskola Publikoak Haur Hezkuntzako 2. mailarako 47 matrikulazio eskaera jaso zituen, Jakintza Ikastolak, aldiz, 45. Behin betiko matrikulazio honela gauzatuko balitz ere, Eskola Publikoak bost ikaspostu libre izan zituzkeen.

Hezkuntza Sailak, ordea, irizpide erabat ilun eta subjektiboen baitan ezarri duen “Zaurgarritasun Indizean” oinarrituta, matrikulazio eskaera Eskola Publikoan egin zuten hiru ikasle ikastolara bideratu ditu. Aldiz, ikasle bat bideratu du ikastolatik Eskola Publikora. Azken emaitza: matrikulazio hobea eta plaza libreak dituen Eskola Publikoa 45 ikaslerekin utziko duela eta Jakintza Ikastola 47rekin. Eta are larriagoa dena, erabakiak apenas izango duela eraginik herriko eta ikastetxeen arteko desorekan.

Izan ere, Ordiziako eskolen artean, jatorriaren baitako desoreka ehuneko 31,5 puntukoa da. 25,5 puntu hazi da azken 8 ikasturteetan. Eskola bakoitzeko familien euskara ezagutzan ehuneko 48 puntuko desoreka dago. Eta behar sozialak dituzten ikasle eta familia ia guztiak Eskola Publikoan daude.

Hezkuntza Sailaren esku-hartzeak ia ez du eraginik izango zenbaki hauetan. Ondorioz, desoreka mantendu egingo da. Baina, desorekari aurre egiteko aitzakiarekin eta erabat iluna eta subjektiboa den “Zaurgarritasun Indizea” erabiliz, Jaurlaritzak matrikulazioa kendu dio Eskola Publikoari itunpekoari emateko.

Behin baino gehiagotan salatu dugun moduan, larria da Eusko Jaurlaritzak azken urteetan Ordiziako eskolen arteko desoreka areagotzeko hartu dituen erabakiak eta segregazioa ekiditeko inolako neurririk hartu ez izana. Arartekoak berak ere, azken lau urteetako bere txostenetan, adierazi izan duen moduan. Eskandalagarria da, ordea, administrazio publikoak Eskola Publikoari matrikulazioa kendu eta itunpeko ikastetxe bati emateko neurriak hartzea, are gehiago, Eskola Publikoak plaza libreak dituenean. Eta gainera, erabaki hori hartzeko aitzakia moduan erabili den eskola segregazioan apenas eraginik izan ez eta ikastetxeen arteko desorekak bere horretan mantentzen dituenean.

Ordiziako Eskola Publikoko ikasle eta familiak ez gaude prest Eskola Publikoa, berdintasuna, justizia soziala, aniztasuna, inklusioa eta euskalduntzea bermatu beharko lituzkeen Eusko Jaurlaritzarengandik, kontrako norantzan bidea egiten duten horrelako esku-hartzeak onartzeko. Are gehiago, Ordizia orokorrean eta Eskola Publikoa modu berezian desorekara kondenatzen dituela argi ikusten dugunean. Publikoki eta Arartekoaren aurrean berriro ere egoera salatu eta egoerari buelta emateko mobilizatzen jarraituko dugu.

Urdanetarrak Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Guraso Elkartea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Eguneraketa berriak daude