Biktima guztiak omendu ditu Eusko Legebiltzarrak, PP eta UPyD gabe

  • Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza bidez omendu ditu indarkeriaren biktima guztiak, astelehenean egindako ekitaldian. PPk eta UPyDk ez dute parte hartu.


2014ko azaroaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
PP eta UPyD izan ezik, gainontzeko alderdi politiko guztiek bat egin dute asteleheneko ekitaldian (argazkia: www.irekia.euskadi.net).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oroimenaren egunaren harira egin dute ekitaldia eta terrorismoaren eta gehiegikeria polizialaren biktimak gogoratu dituzte.

Hori izan da PPk eta UPyDk parte ez hartzeko arrazoia, haien ustez  “atentatu terroristetan” hildakoak soilik omendu beharko liratekeelako.

Gainerako legebiltzarkideek, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako kontseilariek lore eskaintza egin dute biktima guztien omenez egindako eskulturaren aurrean.


Biktimak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.