Laurogeita hamargarrenez irtengo dira astelehenean pentsionistak kalera

  • 20 hilabete baino gehiago daramatzate pentsionistek pentsio eta bizitza duinen alde astero elkarretaratzeak egiten. Asteleheneko mobilizazioan, metalgintzako langileekin bat egingo dute Arriaga plazan. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 30an - 10:06
Pentsionisten manifestazio bat Bilbon. (Arg.: Ecuador Etxea)

Urriaren 1a da Nazioarteko Pertsona Nagusien eguna. Pentsionistek prentsa ohar baten bitartez adierazi dutenez, aurten egun horren bezperan irtengo dira kalera, munduko pertsona nagusi askok bizi duten egoera salatzeko. Hauen arabera, gaur egun milioika pertsona nagusik pobrezia, isolamendua eta osasun zerbitzu eza pairatzen dituzte.

Pentsiodunen Mugimenduak manifestazio eta elkarretaratzeak egingo ditu Euskal Herriko hiriburuetako herri eta hiri askotan. Bizkaian, Sestaon, Durangon, Busturialdean eta Bilbon izango dira garrantzitsuenak.

Bilboko mobilizazioa Udaletxe aurrean hasiko da eta Euskadi Plazatik abiatuko den metalgintzako langileekin bat egingo du Arriaga plazan 12:30ean. Horrela "elkarri elkartasuna adierazi eta aldarrikapen amankomunen defentsa" egingo dute bi mugimenduek.

Gasteizko pentsionistak, aldiz, 12:30etan bilduko dira Plaza Berrian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pentsioak
2023-11-16 | Estitxu Eizagirre
"Bertsopentsiotan", Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa
Astelehenero kalera ateratzen diren aldarriak bertsotara eramateko deia

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]


2023-11-10 | Ahotsa.info
1080€ Orain herri ekimenak larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du

1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]


Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izateko Nafarroako aurrekontuetako dirua bideratzeko eskatu dute

Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira. 


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


72 urterekin jubilatu? Zergatik Espainiako enpresarien lobbyaren proposamenak ez duen heldulekurik

Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.


Eguneraketa berriak daude