Laudioar bat zigortu dute EH Bilduko udal ordezkariei mehatxuak egiteagatik

  • 2019ko otsailean jazo ziren gertakariak. Auzipetuak mehatxuak egin izana frogatutzat jo du Amurrioko Epaitegiak ekainean egindako epaiketan, eta zigortu egin du.


2020ko uztailaren 9an - 11:52
Aiaraldeak jakinarazi duenez, aurreko legealdiko EH Bilduko ordezkari politikoek jaso zituzten mehatxuak (Argazkia: Aiaraldea.eus)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 17an gauzatu zen epaiketa, eta ekainaren 30ean jakinarazi zien epaia bi aldeei Amurrioko Epaitegiak: frogatutzat jotzen zuen Ibon Aiz akusatuak EH Bilduko udal ordezkariak mehatxatu izana. Auzipetuak berak ere onartu egin ditu leporatzen zitzaizkion ekintzak, eta epaileak zigortu egin du.

Mehatxuak 2019ko otsailaren 19an eta 20an egin zizkien Aizek EH Bilduko kideei. Besteren artean, ondoko mezuak helarazi zizkien: “Teloia altxatu eta herri guztia zure kontra goaz, zure sasikume familia puta guztiaren kontra”, “Agintaldia ez duzue bizirik amaituko. Zuen bila goaz, sasikumeak”, “Soka eta kamarotea. Kanpora ja”.

Epailearen aburuz, arrazoi ideologikoengatik 20.4 artikulua aplikagarria zaio auzipetuari.

EAJren jarrera salatu du EH Bilduk

Gertaeren aurrean isilik mantendu izana leporatu dio EH Bilduk EAJri. “Ander Añibarrok eta bere alderdiak, EAJk, isiltasuna baliatu izan dute udalbatzako kide izan zirenek egindako salaketei erantzuteko. Eta hori guztia, mehatxuen egileari eta honen inguruari kalterik ez egiteko, noski”, egin du irakurketa alderdiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EH Bildu
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!