Lau migratzaile atxilotu eta Bilboko portuaren alboan zeuden kanpalekuak suntsitu dituzte

  • 34 identifikatu eta lau atxilotu ditu Espainiako Poliziak, eta lo lekua zuten kanpalekuak desegin dituzte. Urte osoan 800 pertsona inguru identifikatu ditu Espainiako Poliziak Bilbon, El Independientek argitaratu duenez.


2019ko urriaren 18an - 13:48
Erresuma Batuko ferri bat, Bilboko portuan

Lau atxilotuetako hiruk Espainiako Estatutik ateratzeko agindua dute, eta laugarrenaren kasuan irregulartasunak atzeman dituztela salatu dute. Bilboko Portuko Agintaritzarekin lantaldean, poliziak hemeretzi kanpaleku desegin zituen. Lo leku horiek “egoera eskasetan eta higiene oso urria” zutela azaldu dute. EAE eta Nafarroako arartekoek migratzaile adingabeak babesteko deia luzatu dute, pertsonen salerosketen sarean erraz maneia ditzaketelakoan.

Bilboko portuan zeuden migratzaileek Erresuma Batura abiatzea zuten helburu. Itsasontzietan garraiatzen diren kamioietan sartuta lortzen dute askok haraino iristea. Aurten 800 saiakera egon direla jakinarazi dute, baina aurreko urteetan egon den gorakada nabarmena da: El Independiente hedabideak argitaratutako datuen arabera, 2015eko 119 saiakera kopurua bi urtetan hamabost aldiz handiagoa bilakatu zen. Hau da, 2017. urtean 1.800 saiakera inguru izan ziren. Urte horretako urrian hormigoizko murrua eraiki zuen Bilboko Portuak, migratzaileen ezkutuko bidaia ekiditeko. Britainia Handiko BBC hedabideak begirada jarri zuen Bizkaiko hiriburuan jazo izan diren kasu horietan, eta "Bilboko migratzaile krisialdi" kasu bat zela esan zuen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia kontrolak
Tourra igarota, itxi egin dute Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea, berriro

Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.


Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea ireki dute bi urteren ostean

2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.


Bidasoako muga administratiboa gogorrago zaintzeko eskatu dio Frantziak Espainiari

Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]


2022-11-02 | ARGIA
Irun-Hendaia arteko hesia kendu dute, kontrol polizial arrazistak salatzeko

Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]


2022-03-31 | ARGIA
Gorpu bat agertu da Bidasoa ibaian

Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.


Eguneraketa berriak daude