Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea ireki dute bi urteren ostean

  • 2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.


2023ko uztailaren 03an - 09:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean, goizeko 6:00etan kendu dute Irun eta Hendaia arteko oinezko bidea galarazten zuen hesia. Ekintza horretan presente egon dira José Antonio Santano eta Kotte Ecenarro Irungo eta Hendaiako alkateak, Mediabask-ek jaso duenez.

Pirinio Atlantikoko prefeturari sarritan eskatu zaio bi herrien arteko oinezko pasabidea zabaltzeko, baina orain arte ezezkoa eman du. 2021eko urtarrilean itxi zena, azkenean, 2023ko uztailean zabaldu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia kontrolak
Eguneraketa berriak daude