ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Irun-Hendaia arteko hesia kendu dute, kontrol polizial arrazistak salatzeko

  • Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian, eta bertako hesi metalikoa kentzea lortu dute.

Iñigo Uriz / Foku
ARGIA
@argia

2022ko azaroaren 02a - 10:46

Terrorismoa, Covida, Ukrainako gerra… argudio hartuta, sei hilabetero aitzakiaren bat aurkitzen du Frantziako Gobernuak, Irun eta Hendaia artean dituen kontrolak mantentzeko. Orain ere, gutxienez beste sei hilabeterako berritu ditu kontrol horiek: “Datozen sei hilabeteetan muga itxita mantenduko dute, eta ezin dugu onartu, oso ongi baitakigu muga horiek direla migrazio politika arrazista baten ondorio”, salatu du LAB sindikatuko Eñaut Aramendik.

Bi zutabe atera dira astearte arratsaldean, bata Hendaiatik eta bestea Irundik, eta bi herrien artean dagoen Avenida zubian elkartu dira, “Mugak apurtu, zubiak eraiki” lelopean. Avenida zubian hesia dago, oinezkoen joan-etorria oztopatzeko; eta ondoko zubian, Santiagoko zubian, kontrol poliziala jartzen dute. Avenida zubian dagoen hesia kentzea lortu dute, eta nahiz eta agintariek hesia berriz ezartzea agindu duten, Euskal Herria harrera herria dela aldarrikatu dute herritarrek.

Nabarmendu dutenez, mugako kontrolek eragiten dute migratzaileek seguruak ez diren bideak hartzea, eta hori dela-eta azken urteetan bederatzi lagun hil dira, Irungo Harrera Sareak dituen datuen arabera.

LABek deitutako protestara batu dira asteartean Irungo Harrera Sarea, Etorkinekin-Diakite, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bizi, Unsa, Sos Arrazakeria, Ehun, Xuti Gaztek, Intziri, Bagera, Sos Arrazakeria, CGT, CFDT, Solidaires, EH Bai eta EE-Berdeak.

https://twitter.com/LABSoziala/status/1587504080481648640?s=20&t=lNXQWmlZxIdzicMJv84ByQ https://twitter.com/LABSoziala/status/1587504080481648640?s=20&t=lNXQWmlZxIdzicMJv84ByQ

Migrazioa arazo gisa ikusten duten herritarrak, gutxiengoa

Bestalde, EAEko jendeak atzerritar jatorriko biztanleekiko dituen pertzepzio eta jarrerak neurtzen dituen barometroaren azken edizioa aurkeztu du Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak. Azaldu dutenez, EAEko biztanleen jarrerak joera positiboa du eta jatorri atzerritarra duten herritarrenganako tolerantzia indizeak gora egiten segitzen du, 69,28 punturaino oraingoan. EAEko herritarren %5,7k baino ez du uste migrazioa EAErako arazoa dela, ikerketaren arabera.

Ikuspegik azpimarratu nahi izan du aurreko krisi ekonomikoetan atzerritarrenganako tolerantzia eta konfiantza mailak behera egin zuela EAEko gizartean, baina oraingoan ez dela hala gertatu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Polizia kontrolak kanaletik interesatuko zaizu...
Bidasoako muga administratiboa gogorrago zaintzeko eskatu dio Frantziak Espainiari

Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]


2022-03-31 | ARGIA
Gorpu bat agertu da Bidasoa ibaian

Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.


2022-03-21 | ARGIA
Irun eta Hendaia arteko errealitatea salatu du Arrazakeriaren Aurkako Martxak

Migrante eta iheslari guztientzat bide seguruak eta erregulazioa eskatu dituzte Trintxerpe eta Donostia batu dituen Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. martxak.


2021-12-23 | ARGIA
Ipar Euskal Herrian etorkinak laguntzen dabiltzan hainbat atxilotu izana salatu du Etorkinekin sareak

Pairatu jazarpen hau dela eta, haien "harridura" eta "mina" nabarmendu dute Etorkinekin elkartasun sarekoek. Migratzaileak laguntzen segituko dutela argi utzi du Ipar Euskal Herriko kolektiboak.


Irun eta Hendaia arteko mugak hetsirik segituko du gutxienez apirilaren 30a arte

"Terroristen mehatxuak izugarri handia izaten segitzen duelako", Frantziak dituen muga administratiboek hetsirik segituko dute gutxienez apirilaren 30a arte. Bidean dabiltzan etorkinei traba arriskutsu hau inposatzen segitzen du beraz Frantziako Gobernuak.


Eguneraketa berriak daude