Gorpu bat agertu da Bidasoa ibaian

  • Martxoaren 12an desagerturiko etorkina ote den ikertzen ari dira. Egun horretan Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante; haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu egin zen.

Azken heriotza salatzeko elkarretaratzea Irun eta Hendaia artean, martxoaren 14an (Argazkia: Jenofa Berhokoirigoin)

2022ko martxoaren 31n - 09:18

Guardia Zibilak gizonezko baten gorpua atzeman zuen atzo, martxoaren 30ean, Bidasoa ibaian, Irun inguruan. Martxoaren 12an desagertu zen etorkina ote den ikertzen ari dira. Hain zuzen, hura desagertu zen tokitik hurbil aurkitu dute hilotza eta ohar bidez jakinarazi dutenez, gorpua deskonposatze fase aurreratuan zegoen.

Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatu ziren hiru migrante martxoaren 12an. Haietako bik Biriatura heltzea lortu zuten, baina hirugarrena desagertu zen."Ez da onargarria 2022. urtean ere beste pertrsona baten heriotzaren berri eman beharra", deitoratu zuen egun horretan Irungo Harrera Sareak. "Bide seguruek  ez dituzte pertsonak hiltzen, bai aldiz, kontrol arrazistek".

Gutxienez zazpi pertsona hil ziren 2021ean, Irun eta Hendaia artean den muga administratiboa zeharkatu nahian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia kontrolak
Tourra igarota, itxi egin dute Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea, berriro

Avenida zubiak 24 ordu eskas baino ez ditu eman zabalik. Frantziako Gobernuak atzera ere itxi egin du, astelehen arratsaldean txirrindulariak Lapurdira pasa ondoren.


Irun eta Hendaia arteko oinezko pasabidea ireki dute bi urteren ostean

2021eko urtarrilean itxi zuen Frantziako Gobernuak bi herrien arteko oinezko pasabidea. Erakundeek, elkarteek eta gizarte mugimenduek maiz egin dute irekitzeko eskaera, eta oraingo honetan baiezkoa eman du Frantziako Gobernuak.


Bidasoako muga administratiboa gogorrago zaintzeko eskatu dio Frantziak Espainiari

Bi herrialdeetako Polizien “kooperazio handiagoa” nahi luke Frantziak, bere ustez, “bigarren mailako mugimenduak” daudelako oraindik ere bi estatuen artean. Urtarrilaren 19an batzartuko dira bi agintari nagusienak Bartzelonan, Laguntasun eta Kooperazio... [+]


2022-11-02 | ARGIA
Irun-Hendaia arteko hesia kendu dute, kontrol polizial arrazistak salatzeko

Frantziako polizien presentzia eta kontrola etengabea da Irun eta Hendaia artean, eta beste sei hilabeterako berritu du kontrola Frantziako Gobernuak. Migratzaileen joan-etorria oztopatzea helburu duten kontrolak direla ulertuta, eragile ugarik protesta egin dute mugako zubian,... [+]


2022-03-21 | ARGIA
Irun eta Hendaia arteko errealitatea salatu du Arrazakeriaren Aurkako Martxak

Migrante eta iheslari guztientzat bide seguruak eta erregulazioa eskatu dituzte Trintxerpe eta Donostia batu dituen Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako 25. martxak.


Eguneraketa berriak daude