Lau herritar epaitegira deitu dituzte Zubietako erraustegiaren kontrako martxan parte hartzeagatik

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak zabaldu duenez, 2019ko irailean Zubietako erraustegirako martxan parte hartu zutela egotzita lau gipuzkoar daude epaitegira deituta, ekintza hartaz Ertzaintzak abiarazitako salaketaren ondorioz. Akusatuekiko elkartasuna adierazteko protestazko elkarretaratzeak deitu ditu EAMek epaitegiaren atarian.

Bi mila lagun inguru igo ziren erraustegirantz, bi zutabetan, Ertzaintzak bidea moztu zien arte. (Ibai Arrieta)

2019ko azaroaren 29an - 13:50

2018ko irailaren 23an bi mila jende baino gehiagok hartu zuten parte Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitu eta beste erakunde askok bere eginda Zubietan antolatu ziren ekitaldietan eta erraustegiraino iristeko martxan. Ekitaldi haietan, besteren artean, Gipuzkoako Foru Aldundian Bilduk agindu zuen aldian proiektua gelditu zuten kargu politikoak omendu zituzten, hain zuzen ere herritarrei hauteskundeetan agindutakoa betez erraustegia gelditzeagatik ondorengo (eta lehenagoko) agintariek zigortu nahi izan zituzten pertsonak. Orain zigor mehatxuak beste batzuk hartu ditu jopuntuan.

Iraileko igande hartako arratsaldean zientoka herritar hurbildu ziren Zubietako erraustegiaren '0 gune' delakoraino, errausketaren kontrako protesta eraman nahian, zuriz jantzita eta mobilizazio baketsuak. Ertzaintzak eragotzi zien bertaratzea, hurbiltzeko bide guztiak itxita. Azkenean, ertzainak oldartu ziren erraustegiaren atariraino iritsi ziren jendeei, nahiz eta hauek esku hutsak erakutsiz erantzun.

Hamalau hilabete beranduago, Gipuzkoako lau herritarri iritsi zaie abendu hasieran epaitegian aurkezteko deia: Ertzaintzaren salaketagatik protesta auzibidean sartu dute. Lau pertsona hauekin elkartasunez EAMek elkartasunezko elkarretaratzeak deitu ditu Donostiako epaitegiko atarian, abenduaren 4, 9 eta 19rako.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude