Lau guardia zibil epaituko dituzte Sandra Barrenetxea torturatzea egotzita

  • Asteartean hasiko da Bizkaiko Lurralde Auzitegian lau guardia zibilen kontrako epaiketa sexu erasoa, torturak eta lesioak egiteagatik. 2010ean atxilotu zuten Sandra Barrenetxea Ekineko kide zela, eta guardia zibil horiek atxilotuaren arduradunak izan ziren atxilo-aldiak iraun bitartean.


2017ko martxoaren 13an - 13:07
Torturaren kontra Bilbon egindako manifestazioa, Bilbon. (Arg.: Sortu) Torturaren kontra Bilbon egindako manifestazioa, Bilbon. (Arg.: Sortu)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostirala bitarte iraungo du epaiketaren ahozko saioak. Asteartean guardia zibilak galdekatuko dituzte eta Barrenetxeak asteazkenean emango du bere lekukotza, baita operazio berean atxilotutako beste hainbat pertsonak ere. Salaketak 19 urteko espetxe zigorra eskatu du bakoitzarentzat; fiskaltzak, estatuaren abokatuak eta defentsak, berriz, absoluzioa eskatu dute ez baitute delitu edota faltarik ikusten guardia zibilen jardunean.

Gara-k jaso duen albistearen arabera, epaileek zantzu garrantzitsu bat ikusi dute Barrenetxearen lekukotzan eta informe medikuetan; gertakariak jazotzeko aukera dagoelauste dute.

Auzia lehen aldiz iritsi da epaiketara, aurrez hiru aldiz artxibatu baitzuten kasua 2012, 2013 eta 2014an. 2010etik —Mattin Sarasola et Igor Porturen kasua— lehen aldia da EAEko epaitegi batek tortura kasu bat epaitzen duela. Sarasola eta Porturen kasuan epaileak guardia zibilak zigortu zituen, baina Espainiako Auzitegi Gorenak epaia baliogabetu eta absolbitu egin zituen.

Barrenetxea 2010eko irailaren 14aren goizaldean atxilotu zuten Ekinen kontrako operazioa batean, Fernando Grande-Marlaskaren aginduz. Hiru egunez egon zen atxilotuta Bilbo eta Madrileko ziegetan. Barrenetxeak azaldu duenaren arabera, Madrilera bidean kotxe batean igoarazi zuten momentutik hasi ziren tortura eta tratu txarrak, eta ziegetan jarraitu zuten.

Barrenetxeari elkarrizketa (Lara Madinabeitia / BerriaTB):


Irakurri gehiago: Tortura Politika Polizia
Tortura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.