“Laster gobernatuko dugu berriz ere Espainian”

  • Pablo Casado pozik mintzatu da. Jarraian berak egindako balorazioa.


2019ko azaroaren 10ean - 07:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eskerrak ematen hasi da, eta hauteskunde hauek deusetarako balio ez dutela adierazi izan du, alegia, PSOEren porrota baieztatzeko baino ez dute balio izan: “PP atera da garaile. Eserlekuen %33 gehiago irabazi dugu, 600.000 boto gehiago. Gu gara alternatiba bakarra. Sanchezek independentistak behar ditu eta nahi ditu berarekin. Sanchezek galdu du bere erreferenduma eta Espainiak egonkortasuna galdu du. PSOEk etorkizuna behar du aztertu eta erabaki, Espainiak ezin du gehiago Sanchezen interesen araberako politika jasan. Gu gara egonkortasuna, Espainiak ezin du blokeatuta segitu. PP alderdiak sei hilabetetan berreskuratu ditu udaletxe eta autonomia asko. Gu gara emaitzak hobetu dituen bakarra. Gure planteamenduak ezberdinak dira, ez dute PSOEren estrategiarekin deus ikustekorik. Laster gobernatuko dugu berriz ere Espainian".


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...