BEC

Larunbatean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala


2008ko abenduaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Barakaldoko BEC-en egingo da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean 17:30etik aurrera. Zortzi bertsolari arituko dira lehian: Xabier Paya duela bi urteko irabazlea, txapelketan berriro parte hartu duten Igor Elortza eta Unai Iturriaga, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lakue, Fredi Paia eta Onintza Enbeita.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 1958an egin zen aurrenekoz, Euskaltzaindiak antolatuta. 50. urteurrena dela eta, garai hartako bertsolariak omenduko dituzte larunbatean BEC-en. Hala, Jon Azpillaga 1961eko txapelketako irabazleak jarriko dio txapela aurtengo irabazleari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BEC
Eguneraketa berriak daude