Industriako lan istripuen %40 duen azpikontraten sektorea, BECen bilduta

  • Industria azoka garatzen ari dira ekainaren 6tik 8ra bitarte BEC-en. Sei eremutan banatuta, eta horietako bat azpikontratazioari buruzkoa da.  Duela bi urte 65 herrialdetatik etorritako 18.500 lagun bertaratu ziren hitzordu honetara.


2017ko ekainaren 8an - 11:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azpikontratazioaren azokan hemeretzi herrialdetako 503 enpresa ari dira parte hartzen. Enpresa horien %80 fabrikazio-prozesuekin erlazionatutako azpikontratistak dira eta %20 makineria eta ekipamenduen hornitzaileak. Guztien artean, produkzio-katearen behar guztiak barne hartzen dituzte, batez ere mekanizazioa, galdaketa, eraldaketa metalikoa, tratamendu termikoak, plastikoak, moldeak eta matrizeak.

Sektoreak badu alde ilunik ordea, industrian gertatzen diren lan istripuen %40 a azpikontratazioetan ematen direla ohartarazi dute. Sindikatuen arabera, formazio falta eta enpresariari exijentziak egiteko gaitasun txikiagoak dira arrazoi nagusiak. Langile azpikontratatuek, gainera, soldata baxuagoak eta kontratu prekarioagoak dituzte, gehienetan, lan gogorragoak egiten dituzten arren.

LAB sindikatuak, beste hainbat eragilerekin, ekimena egin zuen azokaren hasieran, Ezkerraldeko egoerarekin lotuz. Eskualdeko langabezia tasa %19a da, 20.000 langabetu hain zuzen. Horietatik %73k inolako langabezia-sorospenik ez dutela salatu dute.


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.