BEC

BEC izenetik Bilbo kendu eta Barakaldo jartzea eskatu dute

  • Barakaldoko Udalak BEC erakustazokaren izenetik Bilbo hitza kendu eta Barakaldo jartzea eskatu du asteazkenean Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren aurrean aurkeztutako mozioan. PSEren Udalak  herriko talde politiko guztien sostengua eskuratu nahi du.


2014ko otsailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
BEC erakustazokaren izena aldatu nahi dute. Argazkia: Panoramio

Alfonso Garcia alkate sozialistaren iritziz “BECen izenaren aldaketa eskatzeko garaia iritsi da, Barakaldon kokatua baitago eta ez Bilbon”. Arrazoi nagusia erakustazokak hiriburuarekin duen identifikazioa bertan behera uztea da. Gainera demanda egiteko garairik hoberena dela txertatu du Garciak: “Orain da momentua, bertan 2014ko Munduko Saskibaloi Txapelketa ospatuko baita”.

BECeko Akziodunen Batzarrari hemendik aurrera erakustazokako prentsa oharretan “kokalekua Barakaldo dela eta ez Bilbo agerian uztea” eskatu du Udalak. Pabiloia alokatzen duten entitate, enpresa edo norbanakoen kontratuetan klausula bat sartu nahi dute, “ekitaldien kokapen geografikoa zuzen adieraz dezaten”.

Nazioarteko Saskibaloi Federazioari (FIBA) eta Espainiako Saskibaloi Federazioari (FEB) eskutitz bana bidaliko die alkateak,  2014ko Saskibaloi Mundialaren egoitza ofizial bezala Barakaldo agertu dadin eskatuz, hiriburuaren izenaren ordez.

Garciak aurretik ere aldarrikatua duen herriarekiko bidezko tratu bat eskatu dio Aldundiari. Alkateak finantziazio bidezkoago bat eskatu du. “Bizkaiko bigarren herria izanik Udaletxeentzako diru-sarreretan Bilbok baino %47 gutxiago jasotzen dugu herritar bakoitzeko”. Garciaren iritziz diru-sarreretan neurriz kanpoko aldea dago. “Udalerri desberdinetako herritarren artean konparaziozko bidegabekeriarik egon ez dadin nahi dut”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: BEC
Whatsapp ez da derrigorrezkoa izango EAEko irakasleen oposizioetan parte hartzeko

EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.


Munduko Bankuaren gailurra aurkako mobilizazioak ere

Elkarretaratzea egin dute goizean Zuen negozioa, gure kolapsoa lelopean, eta errepidea moztu dute protestan zebiltzanek. Asteazkenean Bilbon manifestazioa egingo dute, 19:30ean Plaza Eliptikotik. Munduko Bankuari Ez! plataformak asteartean egingo du manifestazioa, 18:30ean,... [+]


2021-11-16 | Leire Artola Arin
Haurren pantailaren erabilerari buruzko jardunaldiak egingo dituzte

Pantailak 0-6an. Zertarako? solasaldiak antolatu ditu Hik Hasik, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat. Azaroaren 19an Barakaldon eta 20an Zumaian izango dira. Gaiaren inguruko hiru adituk hitzaldiak emango dituzte eta bi ikastetxetako esperientziak ezagutuko dituzte... [+]


2019-04-30 | Markos Zapiain
Bob Dylanentzat nostalgia heriotza da

AEBetako musika betirako eraldatu zuen Bob Dylanek 1960ko hamarkadan eta geroztik bere leienda hazi besterik ez da egin. Iruñean jo zuen joan den ostegunean eta Barakaldon berriz ostiralean. Bigarren kontzertu horren kronika da hau, iraganean iltzatuta geratu ez den... [+]


Eguneraketa berriak daude