'Donbass: gerra Europaren bihotzean' dokumentala larunbatean estreinatuko da Arrasaten

  • Ibai Trebiño eta Mikel Arregi ARGIAko kolaboratzaileek Ukraina, Krimea eta Donbassen jaso dituzten lehen eskuko testigantzetan oinarrituta dago lana. Dozenaka lagunen diru ekarpenari esker ondu duten dokumentala Arrasateko Amaia Antzokian eskainiko dute 19:30ean.


2016ko ekainaren 09an - 11:21

2014an piztu zen gerra Donbass eskualdean eta haren nondik norakoak kontatzen ditu Trebiño eta Arregiren dokumentalak, 2015ean Ukrainara egindako bidaietan Europako kazetari gutxik jaso duten lehen eskuko testigantzez lagunduta. Euskal Herriko jendartearen gehiengoarentzat ezezaguna den gudaren testuingurua eta ondorioak azaldu nahi dituzte ARGIAk sustatutako dokumentalaren bidez.

Euskal Herrian sortua, euskaraz pentsatua eta baliabide gutxiagorekin eginik ere, munduko geopolitikaren lehen lerroko gai bati heldu diote. Ia urtebetez luzatu den prozesuaren ostean 44 minutuko lana prestatu dute bi kazetariek. Dokumentalaren jatorrizko bertsioaz gain –euskaraz–, gaztelaniazkoa ere jasoko dute DVDan. 1.000 aleko tirada inprimaketa prozesuan da, eta laster kalean eta sarean salgai izango dira. 

Lehen ikustaldi publikoa larunbatean, hilaren 11an izango da kazetarien sorterrian, Arrasateko Amaia Antzokian arratseko 19:30ean hasita. Sarrera irekia izango da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donbass gerran
2022-09-21 | ARGIA
Errusian sartzea galdeginez erreferendumak egingo dituzte Donbass, Kherson eta Zaporizhiak

Irailaren 23tik 27ra egingo dituzte erreferendumak, herritarrei galdetzeko ea sartuko liratekeen Errusiako Federazioan. Ukrainak Errusiaren xantaiatzat jo du ekimena. Putinek erreferendumak babestuko dituela adierazi du, eta horrekin batera, asteazkenean 300.000 militar ohi... [+]


Errusiako Armadak su-etena iragarri du Mariupolen

Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.


2022-03-01 | ARGIA
Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda, geroz eta gordinago

Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude