Larunbatean 650 tontorretara igotzeko erronka, presoen urruntze-politika salatzeko

  • Larunbaterako antolatu du erronka Sarek. 1.500 pertsonak eman dute izena eta 350.000 kilometro batzeko erronka zabaldu dute.


2021eko maiatzaren 7an - 09:28
Argazkia: Sare
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maiatzaren 8an milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunetara igoko dira. "Euskal presoen egoera konpontzeko eta elkarbizitza eta bakea lortzeko bidean" egindako erronka da. 300 herritako deialdiak batu dituzte. 

Ipar Euskal herriko mendietako erronkak antolatzeko Bake Bidea ere batu da ekimenera. Sarek euskal gizarteari erronkara batzeko deialdia egin dio: “Egin ditzagun urrats txiki horiek bide bihurtzea, etxerako bidea”.

Neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dutela kontuan hartuta, "larunbat honetan milaka lagun batuko gara eta benetan pozgarria da herritarren konpromisoa eta gogoa ikustea”, gaineratu dute.

Izan Bidea

Izan Bidea dinamikaren helburua hiru milioi kilometro egitea dela gogoratu du Sarek, eta horietako milioi bat jada eginda dela, herritarrei esker ona adieraziz. Larunbateko ekimenerako erronka 350.000 kilometro batzea dela adierazi du Sarek.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude