Lara Izagirre: "Ez dut sinisten oraindik; Goya bat irabaztea oso zaila zen guretzat"

  • Lara Izagirre zornotzarraren Un otoño sin Berlin pelikulak Goya sari bat irabazi du, Irene Escolarrek aktore berri onenaren saria lortuta. Izagirre "oso pozik" azaldu da, eta pelikulak osotasunean jasotakoa dela dio: "Pelikulak jaso zezakeen sari politena da, lan guztia biltzen duelako".


2016ko otsailaren 08an - 11:12
Goya saria irabazi duen Irene Escolar eta Lara Izagirre zuzendaria (argazkia: Anboto).

Izagirrek oraindik emozionatuta berba egiten du Escolarrek, zapatuan, Goya saria jaso zuen unea gogoratzean. "Negar eta negar, horrela egon nintzen saria jasotzerakoan. Gainera, galan, izkina baten geunden kokatuta, eta uste nuen ez gintuztela grabatuko".

Escolarrek eskerrak eman zizkion mikrofonotik, eta euren batasun hori nabarmendu du zornotzarrak: "Pelikula hau biona dela esan izan dugu beti".

"Bizitzako papera eta pelikula"

Pelikulan pertsonaia protagonista zen Juneren azalean sartuko zen aktorea hautatzeari garrantzia handia eman zion Izagirrek. "Aktorea Irene izan ez balitz, beste pelikula bat izango litzateke. Hain paper eder eta polita egin zuen...".

Konbentzimenduz egindako lana izan zen, eta balioa eman zioten. Izagirrek dio Escolar oso langilea dela, aktore oso ona izateaz aparte: "Berak bazekien bere bizitzako papera zela, eta nire bizitzako pelikula ere bazen".

Bientzako aukera bat izan da Un otoño sin Berlin, eta Goya sariari eskerrak, itzelezko jauzia eman dute.

[Albiste hau Anboto hedabideak argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuz ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


2024-03-03 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Komunak

Otsaila da iaz ekoiztutako pelikula uzten sari banaketaren hilabetea. Zinemara joateko aitzakiarekin, arkitektura eta hiria oinarri dituen Wim Wenders-en Perfect Days ekarri nahi dut hizketaldira.

Pelikularen sinopsi zabalduan irakurri daiteke komun publikoetan garatzen dela... [+]


Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]


2024-02-19 | Euskal Irratiak
Graxi Irigarai: «Merkatua oztopo bat da Euskal Zinema Iparraldean hedatzeko»

Hizkuntza gutxituak eta eta Frantziako zine-sistema hartu ditu ikergai Graxi Irigarai baigorriarrak bere tesian. Abenduan aurkeztu zuen bere ikerketa, eta ordutik hamaika mintzaldi eskaini ditu. Oro har, Euskal Zinemak Ipar Euskal Herrian dituen zailtasun eta oztopoak eman ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude