Lapiko jotzera deitu dute Agurainen, eraso matxista salatzeko

  • Aguraingo mugimendu feministak protesta antolatu du ostegunerako, asteburuan gertatutako erasoa gaitzesteko. Gizon batek emazteari labanaz egin zion eraso, eta bien semea zauritu. Urruntze agindua ezarri diote ustezko erasotzaileari.


2020ko apirilaren 23an - 09:35
Aguraingo Udaletxea, puntu morearekin. Argazkia: E.S.L (alea.eus).

Osteguneko 19:00etan antolatu du protesta mugimendu feministak. Balkoietan lapikoak jotzera, zapi moreak eskegitzera eta sirena hotsa jartzera deitu ditu herritarrak. Udalak bat egin du deialdiarekin. Ostiral gauean herriko gizon batek egindako eraso matxista salatuko dute.

Labanaz eraso, etxean

Bikote bat eta bien semea bizi ziren etxean gertatu zen erasoa. Polizia iturrien arabera, ostiral gauean familiaren bizilagunek 112 telefonora deitu zuten, emakumeen oihuak entzun ondoren. Ertzaintza bertaratzean, labanez egindako erasoaren arrastoa zuen emakumeak lepoan, eta semea ere zauritua zegoen.

Ustezko erasotzailea atxilotu zuen Poliziak, eta goizean guardiako Instrukzioko 2. zenbakiko epaitegiaren esku utzi zuen. Gizonari genero-indarkeri delitua egotzi eta urruntze agindua ezarri diote.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude