Lanuzteak egingo dituzte Alestis enpresan azken kaleratzea salatzeko

  • Astelehenean hasi dira Alestis-eko Enpresa Batzordeak deituriko lanuzteak. Hurrengo lau egunetan egingo dituzten mobilizazioekin urtarrilean kaleratutako langile baten egoera salatuko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 21an - 08:26
Alestis enpresan, astelehen goizean, enpresa batzordeak egindako elkarretaratzea

Miñaoko Alestis enpresako langileek hurrengo lau egunetarako antolatutako lanuzteen lehena egin dute astelehen eguerdian, 11:00etatik 12:00etara. Urtarrilaren 10ean enpresako zuzendaritzak egindako kaleratzea salatu nahi dute horrela. Enpresak langile bat kaleratu zuen Langileen Estatutuko 54.2.d artikulua baliatuta, hots, kaleratze disziplinario bat.

Langileen ordezkarien iritziz kaleratzeak "ez dauka izateko arrazoirik eta ez du legalki inongo sustengurik". Kaleratzea justifikatzeko erabilitako argudioak "zentzurik gabekotzat" jo ditu enpresa batzordeak eta kaleratutako langileari egotzitakoak gezurtatu ditu. Kaleratze libre baten aurrean daudela salatu dute langile ordezkariek: "Enpresak gaitasuna dauka inongo arrazoi errealik eman gabe langile bat kaleratzeko, eta, okerrenez, bidegabetzat eman daitekeela eta diruarekin konpondu".

Alestis enpresaren jokabidea salatzeko lanuzteak egingo dituzte astelehenetik hasita urtarrilaren 23ra arte, hiru txandatan: 11:00etatik 12:00etara, 16:00etatik 17:00etara eta 22:00etatik 23:00etara. Mezu argi bat bidali nahi diote zuzendaritzari, ez dutela kaleratze librerik onartuko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude