Langile publikoen soldata negoziatu gabe igotzea leporatu diote sindikatuek Jaurlaritzari

  • Eusko Jaurlaritzak iragarritako %0,25eko soldata igoera “adar jotzea” eta “inposizioa” iruditu zaie sindikatu nagusiei.


2019ko irailaren 12an - 12:46
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Gobernu Batzordearen ondorengo agerraldian, asteartean (arg: Eusko Jaurlaritza)

EAEko langile publikoei %0,25 igoko die soldata Eusko Jaurlaritzak, uztailetik aurrerako atzera eraginkortasunez. Erabaki horrek haserrea eta kritika gogorra eragin du langileen ordezkarien aldetik, “alde bakarrez” eta negoziatu gabe hartu duelako Jaurlaritzak. ELA, LAB eta CCOOk euren desadostasuna adierazi dute igoera berarekin eta administrazio publikoak gaia eramateko moduarekin, Mahai Orokorrean dauden sindikatu horien iritziaren kontra egin baita, euren esanetan.

LABen aburuz Jaurlaritzak “Madrilen onartzen diren neurriak zuzenean aplikatu besterik ez du egiten”. Itzarri Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Erakundeari langileek egingo dioten ekarpena %0,5 igo du Urkulluren exekutiboak;  hori egiteko espainiar legediaren “zirrikitu” bat erabili duela salatu du LABek, funts gehigarrien dirua Itzarrira "alde bakarrez" bideratzeko, sindikatuak kontuan eduki gabe.

Datu zehatz batekin erantzun du ELA, bere aldetik: langile publikoek erosteko duten ahalmena %14 gutxiago da oraindik ere. Langile publikoen behin behinekotasun tasa (%40) eta soldata arrakala –emakumeek %24 gutxiago kobratzen dute– ere nabarmendu ditu sindikatu abertzaleak. Hala, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekaren hitzak erabili ditu gobernuari “borondatez eta erantzukizunez jokatzea” eskatzeko.

CCOOk %0,25eko igoera “adar jotzea” dela adierazi du eta EAJri egotzi dio “hauteskundeei begira” egotea jadanik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Administrazio publikoa
227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Urko Aierbe (LAB): “Egiaztagiria daukan langile kopuru handia izan dezakegu, eta euskaraz lan egiteko gai ez izan”

Urko Aierbe LABeko euskara idazkaria da. Haren ustez, EAEko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua, Eusko Jaurlaritzak ostegunez onartu duena, administrazioa euskalduntzeko aukera galdua da. Dekretuaren hasierako zirriborroetatik orain onartu denera atzerapausoak... [+]


Lehen arreta eta lan-baldintzak indartzeko premia

Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ospitaleak handitzeko, eta ESK sindikatuak “desegokitzat” jo du erabakia.


2024-02-20 | Leire Artola Arin
Langile publikoek euskara egiaztagiria “errazago” eskuratzeko dekretua onartzekotan da Jaurlaritza

Euskararen normalizaziorako dekretu berria onartzekotan da Jaurlaritza, eta helburua da “euskara zigor eta oztopo gisa ez ikustea” lanpostu publikoetan. Neurrietako bat da hizkuntza eskakizuna lortzeko aukera izango dutela lanpostuan euskara “modu... [+]


Eguneraketa berriak daude