Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek deitutako mobilizazioek kaleak bete dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian. "Osakidetzaren egoera larria" salatu, eta Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute.
"Kalitatezko osasun publiko baten alde" milaka pertsona atera dira kalera Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Osakidetzaren "egoera larria" salatu dute, eta Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute, "osasun sistema publikoaren hondatzearen erantzule nagusitzat" jota. Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformek (OPA) deitu dituzte mobilizazioak, eta hamarnaka eragile sozial eta sindikal atxikitu dira.
OPAko kideek Osakidetzan gertatzen ari diren hainbat arazo aipatu dituzte: arreta guneen itxierak, ordutegien murrizketak, arreta presentziala lortzeko zailtasunak, telefonoz artatua izateko itxaronaldi luzeak, Lehen Arretaren kolapsoa eta horrek sortutako larrialdietako saturazioa edota espezialistekin hitzordua lortzeko eta ebakuntzak egiteko itxaron-zerrenda luzeak, besteak beste.
Salatu dute osasungintza pribatua ari direla indartzen "Osakidetza desegiten" ari diren bitartean. Hala, EAJ eta PSEri eskatu diete pribatizazio, desegite eta murrizketa politikak bertan behera uzteko.
Datozen grebak
Sindikatuek datozen egunetarako hainbat greba egun deitu dituzte. Aste honetan, ostegunerako, Arabako Landa Eremuan greba deialdia egin dute ELA, LAB, SATSE, SME, ESK, UGT, CCOO eta SAE sindikatuek, besteak beste, inguru horretan Osakidetza planteatzen ari den txandakatze sistemaren aurka eta langileen etengabeko kontratu partzialak salatzeko. Maiatzaren 19 eta 20rako, berriz, Osakidetza osoan deitu dituzte grebak sindikatu guztiek.
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]
Hizkuntzak osasun arretaren kalitatean duen eragina aztertu dute EHEk eta EHUk. Jon Zarate Sesma EHEko kide eta EHUko ikertzaile doktoreak emaitzen xehetasunak eman ditu.
GIB / HIESA kasuak mantendu dira, baina klamidia, gonorrea eta sifilis kasuak bikoiztu dira. "Osasun publikoko arazo" direla ohartarazi du Jaurlaritzako Osasun sailburuak, "gorakada nabarmena" izan baitute.
Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]
Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Hautaketa prozesuetako kudeaketa “geldirik edo kaosean murgilduta” dagoela diote elkarretaratzearen deitzaileek.
Osasungintzako 501 langilek bat egin dute zortzi eskaera zehatz dituen manifestuarekin. Helburua, osasun arreta euskaraz eskaini, eman eta bermatzea, “edonon eta edonoiz, maila guztietan eta ahoz zein idatzizko harremanetan”.
Faltan Botatzen Dugu plataformak eman du gertakariaren berri, eta zaintza aringarrien zerbitzuaren "egoera kritikoa" salatu du. Medikuak haren kontakizuna argitaratu du sare sozialetan, eta jakinarazi du lana utzi duela denbora batez: "Ezinezkoa zait baldintza... [+]
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]