Langile publikoen oposizioetan euskara eskakizuna malgutzea nahi dute Elkarrekin-Podemosek eta PPk

  • EAEko langile publikoak egonkortzeko oposizio prozesuak “jende asko kanpoan utziko” duela eta euskara eskakizunean malgu jokatzeko eskatu dio Elkarrekin-Podemosek Eusko Jaurlaritzari. Euskara mailen eskakizun handia kritikatu du PPk.


2022ko ekainaren 7an - 10:09
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Langileak egonkortzeko prozesuak “jende asko utziko du kanpoan”, adierazi du Elkarrekin-Podemoseko Jon Hernandezek. Eusko Jaurlaritzari esan dio ez dutela izan “beharrezkoa zen malgutasuna euskararen erabilera sustatu eta administrazioan zerbitzu izaera izatea uztartzeko. Gure ustean, malguak izateko aukera legoke, euskararen inguruko itunak hautsi barik”.

PPko Carmelo Barrioren iritziz ere, “euskara mailen eskakizuna handia da, orain arte eskakizun hori izan ez duten behin-behineko funtzionarioen kasuan; beharrezkoa da analisia egitea”.

Eusko Jaurlaritzatik, Olatz Garamendi sailburuak erantzun du euskara profilaren eskakizuna “euskararen normalkuntzarako araudiaren ondorio” dela, “ez da orain martxan jarritako zerbait, dagoeneko existitzen ziren profilak dira”.

EH Bilduk ere nabarmendu du euskara ezinbestekoa dela administrazio publikoan, herritarrok arreta euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzeko. “Ezohiko prozesu hauek ezin dute suposatu euskararekiko inolako atzerapausorik”.

Eitb-k jaso du eztabaidaren berri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!