Alemaniako ekonomia albiste kezkagarriak ematen ari da azkenaldian. Joan den astean Deutsche Bankek, herrialdeko bankurik handienak, 18.000 lanpostu murriztuko dituela iragarri zuen, finantza-erakundearen berregituraketa gogor baten baitan hartutako erabaki gisa.
Uztailaren 7an iragarritako neurriaren letra txikiari erreparatuz gero, 2022rako bukatuta egon behar luke mahai gainean jarri dituzten aldaketa guztiak burututa egon beharko lukete. 7.400 milioi euro kostako da prozesua eta hura amaitzean Deutsche Bank 74.000 langilerekin geratuko litzateke (2019ko lehen hiruhilekoan 91.000tik gora zeuzkan).
Ez da Alemanian langileak kaleratzeko planak iragarri dituen enpresa bakarra. BASFek 6.000 lagun kaleratzeko asmoa agertu du eta Bayer, Siemens, Thyssen edo Ford bezalako enpresa handiak ere hasi dira masiboki langileak kaleratzen.
Murrizketa horien kausa Alemaniako ekonomiaren mantsotzea da, batetik; baita herrialdeko enpresek esportatzen duten atzerriko merkatuetan ere antzeko hoztasunak aurkitu izana.
Kaleratze-datu ikusgarri horiek hedabide guztietan agertu arren, egoera ez dela hain larria esplikatu dio Holger Schäfer Alemaniako Ekonomia Institutuko lan-merkatuaren alorreko adituak NTV telebista kateari. Izan ere, Schäferren arabera, kaleratutako langile asko ongi kualifikatutako espezialistak direnez, lanpostu berriak azkar aurkitzen dituzte. Estatu osoko datuek ere ez dute oraingoz larrialdi-seinaleak pizteko arrazoirik ematen, iturri beraren arabera: enplegua duten herritarren kopurua oso maila altuan dago eta ekaineko datuen arabera langabezia jaitsi egin da.
Enpresa handi batzuek hartutako erabaki puntualak ala hemendik gutxira lan-merkatu osoan zabalduko den tendentzia? Beste faktore batzuek ere izango dute zeresana: digitalizazioak industriari nola eragingo dion oraindik ikusteko dago; baina automobilak ekoizten dituzten enpresetan bakarrik, 100.000 lanpostu desagerraraziko dituztela aurreikusten du NTVk aipatzen duen txosten batek.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).