Langile bat ospitalean larri, Anoetako estadioko obretan lotuta zegoen egitura behera erori ondoren

  • Anoetako estadioko obretan iparraldeko estalkia eraikitzen ari zela larri zauritu da langile bat asteazkenean, arnesa lotua zuen egitura hautsi ondoren. Azpikontrataturiko enpresa batentzat egiten du lan eta ELAk salatu du halako egoerak "azkar eta merke" jokatzearen ondorio direla.


2019ko uztailaren 18an - 09:03
Real Sociedad klubak uztailaren hasieran Anoetako obretako irudia zabaldu zuen
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hogei metro behera erori da 51 urteko valentziarra, estadioaren goiko harmailetan estalkia eraikitzen ari zela. Gertaera asteazkenean jaso zen eta ospitalean da larrialdi zerbitzuek eramanda. Buruan, hankean eta bularrean kolpe handiak ditu.

ELAk jakinarazi duenez, langilea azpikontrata batentzat ari zen, Cimpra enpresarentzat zehazki. Lan ikuskaritza aztertzen ari da zergatik gertatu den istripua. Antza, langilea arnesa lotuta ari zen arren, egiturak ez dio eutsi.

Sare sozielatan zabaldutako irudietako bat. Arnesa lotuta eduki arren, egiturak ez dio eutsi. ELAk salatu du bere kostua baina askoz merkeago ari direla eraikitzen estadioa.

Sindikatuak sarritan salatu ditu Anoetako estadioa eraikitzen ari diren langileen baldintzak, eta merkatuko preziotik behera eraikitzearen ondorio direla dio. Lan Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak ere erresoluzio ugaritan arrazoi eman die, eta obretan ari diren enpresak agerian utzi ditu muturreko prekarietatea dela-eta. Horietako kasu batzuk fiskaltzaren esku daudela azaldu zuen ELAk ekaina hasieran.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eraikuntza
2025eko maiatzaren 21
Lurraldea eta arkiitektura
Biobio

2022ko uztailaren 15
Koldo Monreal. Eraiki habia
"Jarraitzen dugu etxeak egiten duela 30 urte bezala"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!