Langile bat hil da Pasaiako portuan

  • Zendutakoa 50 urteko garraiolaria da. Sukarra zuen hiltzerakoan, eta ondorioz Covid-19aren aurkako protokoloa aktibatu dute portuan.


2020ko apirilaren 16an - 09:14
Pasaiako portua (Argazkia: Aitor Uranga)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ezbeharra asteazkenean gertatu zen, Pasaiako portuan. 50 urteko garraiolaria hil egin da arraina deskargatu ostean. Antza, aparkalekuan zegoela bere kamioiko kabinatik jaitsi da, laguntza eske keinuka. Uste da bihotzekoa izan daitekeela heriotzaren kausa, baina gizonak sukarra zuen hil zen momentuan, eta hargatik Covid-19aren aurkako protokoloa aktibatu dute. Ondorioz, portuko hainbat langile etxera bidali dituzte, isolatuta egotera igaro daitezen.

Zendutako langilea britainiarra zen. Kamioian garraiatzen zuen Pasaiako itsasontziek Irlandako kaletan arrantzatutako arraina. Errepide bidez egiten dute garraioa, itsasontziek lanean jarrai dezaten.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...