Lanbide Heziketako irakasleek itxialdian jarraituko dute Gasteizko Mendizabala institutuan

  • Urtarrilaren 9an hasi zuten Gasteizko Mendizabala Institutuan burutzen ari duten itxialdia. Hezkuntza Sailarekin bilera bat egin dute eta datorren astelehenean beste bilera batetara deitu dituzte irkasleak. Bitartean, itxialdian jarraituko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 21ean - 08:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako hainbat irakaslek itxialdi bat hasi zuten urrtarrilaren 9an Mendizabala Institutuan. Eta, bi aste bete direnean, itxialdiarekin jarraituko dutela adierazi dute.

Irakasleek jakinarazi dutenez, 18 hilabeteko “isiltasun luze” baten ostean, urtarrilaren 11n bilera bat izan zuten Hezkuntza Saileko zuzendaritzarekin eta hiru herrialdeetan lan egiten duten irakasle teknikoek bileraren balorazio positiboa egiten dute. “Argi dugu ere, bilera hau Mendizabala institutuan burutzen ari garen itxialdiagatik deitua izan dela”.

Bilera horretan, Lanbide Heziketan lan egiten duten irakasleek “babesgabetasuna” zein den azaldu zioten administrazioari. Honen harira, pertsonaleko zuzendaritzak 15 eguneko epean gure arazoari aterabide egoki bat emateko konpromisoa hartu zuen eta bilera berri batera deitu zituen irakasleak urtarrilaren 28an Lakuan.

“Ordura arte Arabako irakasle teknikoek, Urtarrilaren 9tik aurrera Mendizabalako ikastetxean daramagun itxialdiarekin jarraituko dugu. Hezkuntza sailak gure egoerari irtenbide duina emango dion proposamena luzatzea espero dugu”. Bitartean, bertan lo egiten jarraituko dute.

Aldarrikapenen artean, bat da nagusi: Jorge Arévalo Turrillas Eusko Jaurlairtzako Lanbide Heziketako Sailburuordeari irakasle teknikoen egoera egonkortzeko pausuak eman ditzan eskatzen dute. Arrazoia, ordea, beste bat da: etorkizunean irakasle hauek ezingo dira gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan betetzen dituzten postuetako Lan Eskaintza Publikoetara aurkeztu.

Irakasle hauen iritziz, Lanbide Heziketak duen egoera “ona” da eta hori horrela izateko aktibo nagusienetako bat Lanbide Heziketako zentro publikoetan lan egiten duten profesionalak direla uste dute. Horretaz gain, arratsaldeetan profesional eta langabeak birziklatzen dituzten berberak direla gogoratu dute.

Salatu dutenez, sistema horren erdian daude irakasle teknikoak, perfil praktikoagoa dutenak eta beraien ekarpena egiten dutenak arlo horretan. “Irakasle horiek Lanbide Heziketako zentroetan formatu dira eta gela horietara bueltatzen dute ikasitakoa, askotan bestelako lanetan jasotako esperientzia gehituz”.

2007. urtean 276/2007 errege-dekretua argitaratu zen honako izenburu honekin: Reglamento general de ingreso, accesos y adquisición de nuevas especialidades en los cuerpos de funcionarios docentes y que básicamente y de manera arbitraria re-parametriza en su anexo VI el Cuerpo de Profesores Técnicos de Formación Profesional.

Beste modu batean esateko, errege-dekretu honek administrazioari lan eskaintza publikoak deitzen dituenean zein bide hartu behar duen esaten dio.

Hezkuntza Sailak 2018an deitutako Lan Eskaintza Publikoak 276/2007 errege-dekretua aplikatu zuen. “Esan beharra dago aplikazio hori Errege Dekretua indarrean sartu eta 11 urte beranduago eman dela”, gaitzetsi dute irakasleek. “Momentu honetatik aurrera ordezkapenak egiten ditugun irakasle teknikoak inongo babesik gabe geratu gara”. Hemendik aurrera, irakasle hauek ezingo dira gaur egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan betetzen dituzten postuen eskaintza publikoetara aurkeztu.

“Kasurik onenean ordezkapenak egitera kondenatuta gaude… Edo hezkuntza sistematik kanpo utzi”

Irakasleak, bitartean, paradoxa baten aurrean daude: “Lan Eskaintza Publikora aurkezten diren irakasleen ordezkapenak egiteko, gure konpetentziak kontutan hartzen dira. Lan Eskaintza Publiko horretan parte hartzeko, ordea, ez”. Hori gutxi balitz, gogoratu dutenez, azken 11 urte hauetan ordezkapenak egiteko zerrendak hainbat alditan zabaldu dira, Lanbide Heziketa ikasi duten pertsonei bertan sartzeko aukera eskainiz.

Momentu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Lan Eskaintza Publiko sistema bidez finkatzen ditu irakasleak eta bertan parte hartzea saritzen hasiko da. Bitartean, aipatutako irakasleek ezingo dute bertan parte hartu.

“Honen aurrean irakasle teknikoak babesgabe gaude. Gure egoera gero eta okerragoa izango da, izan ere, urteetan lortutako puntuak ez dira nahikoa izango Lan Eskaintza Publikoa atera duten edo puntuak biltzen dituztenak atzetik pasatuko gaituzte. Gu, kasurik onenean, ordezkapenak egitera kondenatuko gaituzte edo hezkuntza sistematik kanpo geratuko gara“, ondorioztatu dute.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | ARGIA
247 milioi euroko ikerketa proiektuei uko egin die EHUk, Israelgo erakundeek zuten parte-hartzeagatik

Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]


Irakasle-ikasketarik gabe DBHn irakasle aritu ahal izatea, berriz ere mahai gainean den eztabaida

DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketan irakasle izateko ez dela zertan irakaskuntzan formakuntzarik jaso, aski dela ikasgai horretako edukiak menperatzearekin. Hori legeztatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari hainbat erkidegotatik, eta gaia lehen planora ekarri berri du ELGAk,... [+]


Israel estatu genozida seinalatzea helburu, ikasleak hamarnaka ikastetxetan mobilizatu dira

Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.


Ikasleek alzheimerraren inguruko oinarrizko jakintzak lantzeko saioak eginen ditu Afan elkarteak

Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.


Hezkuntzan eremuka lan egitea fokupean jarri du Kataluniako Auzitegi Nagusiaren ebazpenak

DBHko 4. mailan eremuka irakastea planteatzen duen curriculum agindua bertan behera utzi du Kataluniako Auzitegi Nagusiak, aurrez Batxilergoan egin zuen gisan. Eremukako proiektuen aurkako salaketa Aspepc DBHko irakasle katalanen sindikatuak jarri zuen.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


2025-08-29 | UEU
Ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute UEUk eta BadaLab-ek

UEUk eta BadaLabek ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen II. deialdia egin dute. Honen helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea. Irailaren 22ra arte... [+]


Eskola-itzuleran 400-500 euro artean gastatuko dute Hego Euskal Herriko etxeek, inkesten arabera

Testuliburuen mailegutza, berrerabilera edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira ere, ikasmaterialak gastua izaten jarraitzen du etxe askotan, dirulaguntzak dirulaguntza. Eskola-itzulerak batez beste 400 eta 500 euro arteko gastua ekarriko du Hego Euskal Herriko etxeetan,... [+]


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Eguneraketa berriak daude