Lanaren ekonomia: Langabezi tasak errealitatea deskribatzen du?

  • Saioa sindikal agendarekin abitu dugu; gure inguruko mobilizazio eta sindikalgintza arloko deialdiak errepasatuz. Asteko gaia Langabezia izan da.


2018ko ekainaren 12an - 09:54
Eraikuntzako langile bat Donostiako Anoetako estadioaren eraberritze lanetan (arg: @esplotaziorikEz)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Langabezia tasa erabilgarria al da? Estatistikek errealitatea aztertzeko erabilgarriak dira, baina manipulagarriak al dira? Edo beste era batean esanda, eginda dauden moduan errealitatea ondo deskribatzen al dute? Langabezia tasa izango da gure aztergaia. Eta bukatzeko Urko Apaolazarekin hitz egingo dugu, Argiako kazetaria, Gipuzkoako eraikuntza sektorean emandako gatazka eta akordioa aztertuz.

 

Irratsaio hau Bilbo Hiria irratiak egin du eta bertatik ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
Eguneraketa berriak daude