Sindikatuen grebarako ultimatumak lan-hitzarmena blindatzera derrigortu du Gipuzkoako eraikuntzako patronala

  • Sektoreko 17.000 langilek 2009tik honako eros-ahalmena berreskuratu ahal izango dute eta lan-hitzarmenak ultraaktibitate mugagabea izango du. Betetzen ez den kasuetarako jarraipen batzordea eratuko dute langileei zuzenean ordaintzeko.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2018ko maiatzaren 30a
Eraikuntzako langile bat Donostiako Anoetako estadioaren eraberritze lanetan (arg: @esplotaziorikEz)

Azkenaurreko bileran Ascongi Gipuzkoako eraikuntzako patronala etxeko lanekin itzuli zen bulegora. Sindikatuek ez zuten, ez borondate ez urratsik ikusi enpresarien partetik sektoreko langileen egoera kaskarra hobetzeko, eta greba deialdia berehalakoa izan zitekeen.

Horrek, besteak beste ekarriko zuen lurraldeko obra zibil nagusiak gelditzea, erraustegia eta Anoetako estadioko eraberritzea barne; kolpe gogor bat ehundaka milioi euroko negozioa eskuetan dutenentzat.

Seguruenik sindikatuen garaipen handiena lan-hitzarmena betetzeko bermeetan datza, azpikontratazioak erasandako eraikuntzako sektorean enpresek hitzarmena ez ezartzea oso ohikoa izan baita orain arte

Ultimatumaren aurrean, Ascongik onartu behar izan ditu sindikatuen eskakizun nagusiak: langileek 2009tik ona galdutako eros-ahalmena berreskuratzea, eta lan-hitzarmena blindatzeko bermeak ezartzea.

ELAk eta UGTrekin adostutako aurreakordioak –LABek oraindik ez du sinatu, juridikoki aztertu behar duelako– 500 euroko soldata igoera lineala dakar, eta gainera, KPI-az gain %0,4 igoko zaio langile bakoitzari soldata urtero lan-hitzarmena indarrean den bitartean, 2021era arte.

Azpikontratazioaren ajeei aurre egiten

Lan-hitzarmena blindatuta geratu da, alde batetik hitzarmenaren baldintzak aldatzeko langileekin akordioa beharrezkoa izango delako, eta bestetik 2021etik aurrera ere baldintza horiek mantenduko direlako; ultraaktibitate mugagabea izango du, alegia.

Hain justu, seguruenik sindikatuen garaipen handiena lan-hitzarmena betetzeko bermeetan datza. Azpikontratazioak erasandako eraikuntzako sektorean enpresek hitzarmena ez ezartzea ohikoa da, eta hala salatu izan du sarritan arlo honetan Gipuzkoan ordezkaritzaren gehiengoa duen ELAk.

Hori saihesteko figura berritzaile bat adostu dute: “Lan-hitzarmena betetzen ez den kasuetarako adostu da jarraipen batzorde bat eratzea; enpresa nagusiak, promotoreak edo herri-administrazioak zuzenean ordainduko die eragindako langileei. Tresna honekin aurrerapauso handia egin dugu lan-hitzarmena oso-osorik betetze aldera” azaldu dute sindikatu abertzaleko kideek prentsaurrean.

LAB, baina, kexu da, hitzarmena betetzen ez duten enpresentzat kostu ekonomikorik ez baitu aurreikusten sinaturikoak bere esanetan.

Negoziazioetan aktore nagusietakoa izan den ELAren aburuz, aurreakordioa posible izan da enpresetan izandako “borroka luzearen ondorioz”. Sindikatuak urtebetean ehundik gora biltzar egin ditu langileekin hitzarmenaren inguruan.

ELAko Gipuzkoako eraikuntza arduradunak, aurreakordioaren berri ematen prentsaren aurrean (arg: ELA)

Adegik lizitazioekin ordena jartzeko eskatu du

Adegik –bere barruan dagoen Ascongi adarraren bidez– gaztelaniaz soilik dagoen prentsa-oharrean nabarmendu ditu enpresek sindikatuekin izandako “ulermena” eta “ardura”. Eta aurreakordioak 17.000 langileri eragiten diela gogorarazi du.

Nolanahi ere, eraikuntzako patronalak administrazio publikoaren gain jarri du hitzarmena errespetatzeko erantzukizunaren zati handi bat. Bere esanetan, beharrezkoa da obra publikoko lizitazioen prezioak errebisatzea, hala nola “kontratazio publikoetan egoten diren beherakada etengabe eta larriei estimulua kentzea”.

Gipuzkoan, batez beste hasierako prezioaren %20 merkeago esleitzen dira obrak Ascongiren esanetan. Administrazio pleguetan eta obra kontratu pribatuetan lan-hitzarmena betetzea “funtsezko edukia” izan beharko litzatekeela dio orain eraikuntzako enpresarien elkarteak.

Kanal hauetan artxibatua: Prekarietatea  |  ELA  |  LAB  |  UGT  |  ADEGI  |  Eraikuntza

Prekarietatea kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-21 | Topatu.eus
Ikertzaile gazteen prekarietate-egoera salatzeko, erreklamazioak aurkeztu dituzte EHUko erregistroetan

EHUko doktoretza aurreko ikertzaileek protestak egin dituzte gaur Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako campusetan. Kontratu amaieragatik kalte-ordainak eskatzeko erreklamazioak aurkeztu dituzte unibertsitateko erregistroetan.


2018-06-19 | Hala Bedi
Gasteizko SuperCor supermerkatuan eta inguruan ekimena egin du LAB-ek

SuperCor Express izeneko denda zabaldu zuten duela hiru aste Zulaika kirol-denda zegoen lokalean.


2018-06-14 | ARGIA
Langile bat hil da Bilboko portuan, kamioi batek zapalduta

Asteartean gertatu da ezbeharra, Bilboko portuko Punta Luceroko harrobiko egonkortze obretan.


2018-06-08 | Nahia Ibarzabal
Marrubi goxoaren atzean giro garratza

Huelvako sasoiko langileen baldintzak gero eta okerragoak dira. Abusuak gora egin ahala zigorgabetasunak behera.


2018-06-05
ARGILAN-ESK: bada dirurik, borondate politikoa falta da
Euskal herritarrek pobreziarekin amaituko duen DsBE bat behar dute

ARGILAN-ESK-k urteak daramatza DsBEren erreforma erradikala aldarrikatzen, bere gabezia garrantzitsuenak soluzio-bideratzeko, hau da, pobrezia, bazterketa soziala eta Lanbideren kudeaketa penagarri eta zitalarekin amaitzeko.

 

 


2018-06-04 | ARGIA
Deliveroo banaketa-aplikazioaren kontrako epai batek zalantzan jarri du haren negozio-eredua

Deliveroo bidez lan egiten duten banatzaileak ezin dira autonomotzat hartu, Valentziako epaitegi batek eman duen sententziaren arabera. Epaiak zalantzan jarri du mota horretako aplikazioen negozio-eredua.


2018-06-01 | Hiruka .eus
EHUko Aurre-doktoreen Asanblada
"Eskulan merkea baino ez garela ematen du"

Lan-baldintzen "benetako" hobekuntza eskatzeko protestan dabiltza EHUko aurre-doktoreak. Euren lan-eskubideak ukatzeko unibertsitateak legearen "anbiguotasuna" erabiltzen duela salatu dute.


2018-05-31 | ARGIA
Garbi˝e Aranburu (LAB):
"Estatalizazioa hedatzen ari da olio orbanaren moduan"

Lanuzte eta mobilizazio eguna izan da asteazkena LABek deituta, estatalizazioak negoziazio kolektiboan duen eragina salatzeko. Hego Euskal Herriko hiriburu eta eskualdeetan 135 tokitan egin ditu halako ekimenak.


Gipuzkoako eraikuntzako greba mehatxuak patronala estutu du beste proposamen bat egitera

Asteazkenean bildu dira Adegi Gipuzkoako enpresarien elkartea eta LAB eta ELA sindikatuak Gipuzkoako eraikuntza sektoreko hitzarmenaz hitz egiteko. Ez dira adostasunera iritsi, sindikatuek ez baitute nahikoa urrats ikusi patronalaren proposamenean. Hala, greba egiteko aukerak aurrera jarraitzen du; maiatzaren 22an izango da hurrengo bilera.


2018-05-08 | Leire Txakartegi
Bizkaiko erresidentzien greba: Begirada berriak

Ez dakit jakingo duzuen baina Bizkaiko erresidentzietako emakumeak gonbidapen ugari jasotzen ari dira estatuko txoko ezberdinetatik beraien gatazkaren berri emateko. Madrilen, Bartzelonan, Logroñon... egon dira jada.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude