“Lan hitzarmen duinaren alde” mobilizazioei ekin die Arabako ardogintza sektoreak

  • LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek mobilizazioak egin dituzte asteazkenean Arabar Errioxan. Arabako ardogintza sektoreko hitzarmenak sinatu gabe jarraitzen du dagoeneko 22 hilabetez luzatu diren negoziazioen ostean.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urriaren 02an - 12:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sindikatuek deitua, kotxe karabana batek Arabar Errioxa zeharkatu zuen asteazkenean, Bastidatik Oionera, Eskuernaga, Samaniego, Biasteri, Zieko eta Lapuebla de Labarka herriak igaroz. LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek «benetako negoziazio bat» eskatu diote patronalari 22 hilabeteren ostean oraindik sinatu gabe dagoen hitzarmena sinatzeko.

2016, 2017 eta 2018 urtetarako sinatuta zegoen hitzarmena iraungita, 2018ko abenduan ekin zioten hitzarmen berriaren negoziazioei. Hilabete luzez akordio gabe egon ostean, 2020ko martxoan gertu zegoen hitzarmen berriaren gaineko adostasuna, gai sozialen inguruko puntu batzuk eta urteroko igoera potentzialak zehaztea faltan. Pandemiaren etorrerak, ordea, geratu egin zituen elkarrizketak.

Uztailaren 15etik dago etenda mahai negoziatzailea, egun horretan egin baitzuten sindikatu eta patronalaren arteko azken bilkura. Sindikatuek ordura arte adostuta zeuden alderdi sozialak ontzat ematea eta 2019ko igoera sinatzea proposatu zuten, irailean berriz batzartu eta hurrengo bi urtetako igoerak lotzeko konpromisoarekin.

SEA patronalak proposamenak jaso eta uztailaren 29an batzartzeko konpromisoa hartu bazuen ere, bezperan bertan behera utzi zuen bilera hori sindikatuen proposamena onartezina zela iritzita.

Mobilizazioak lan baldintza duinen alde

Sindikatuek mobilizazioei ekin diete lan hitzarmen duin bat eskatzeko, Sektoreko hitzarmenaren berritzea «upategien borondate faltaren arazoa baino ez da». Egoerak horrela jarraitu ezkero mobilizazioak «gogortu» egingo dituztela gaineratu dute.

Ulergaitza deritzote patronalak 2019ko soldata igoerari uko egin izana: «Iaz ez zen pandemiarik egon, ardoa saldu egin zen eta irabaziak enpresarien poltsikoetan daude».

Covid-19ak ziurgabetasuna sortu badu ere, sindikatuek azaldu dutenez, irailaz geroztik upategi guztiak %100ean ari dira lanean, mahatsa koste prezioan erosiz, ardoaren prezioak gora egiten jarraitzen duen bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude