Baionan burutu dute protesta hamarnaka lagunek. Sindikatu eta egitura ezberdinetako ordezkariek osaturiko ordezkaritza bildu da haurtzaroaz, familiaz eta osasunaz arduratzen den kontseilari Christine Lauque eta departamenduko elkartasun zuzendari nagusiaren axuant Annie Schmittekin.
Medikuntzako eta gizarte laguntzako langileak berriz ere mobilizatu dira haien lan baldintzak salatzeko. Egitura pribatuetako zein publikoetako hamarnaka lagun batu dira otsailaren lehen honetan Baionan.
Urtarrilaren 28an Lan Boltsan aurkezturiko mozioaren jarraipena izan da gaurkoa. Hainbat sindikatuk eta medikuntzara zein gizarte laguntzara bideraturiko hainbat egituretako zuzendariek irakurketa bateratua plazaratu zuten iragan astean. Lan baldintza txarrak direla eta, langileak ihes egiten ari direla eta profesional berriak hartzeko eta epe luzean atxikitzeko zailtasunak dituztela irakurri daiteke mozioan. Argiki mintzo dira: "Egoera horrek sektore osoaren krisi sistemikoa eragin dezake". Hori horrela, soldaten emendatzea galdetzen dute eta hori langile kategoria guzientzat; lan baldintzen hobetzeko gogoeta abiarazi nahi dute; eta lagunduak diren pertsonen araberako langile kopurua ere galdetzen dute, lan baldintzak hobetzeko gisan.
Ospitaleetako langileen nekea eta haserrea ikusirik, Frantziako Gobernuak Segur osasun erreforma abiatu zuen iragan irailean, sindikatuekin negoziazioak eraman ondotik. Erreformak ez ditu ordea dituzten lan baldintzak hobetu eta haserrea beti hor da. Are gehiago, zaintzaren eta osasunaren arloko langileen artean "bereizketa sistema bat" plantan ezarri dela salatzen dute, tartean batzuei bakarrik igo zaielako soldata.
Baionako suprefeturaren aitzinean bukatu da protesta:
??Aines Hariztoi, LAB Federazio Publikoko arduraduna : "Ordainsarien emendaketa, sozialeko eta medikuntza-sozialeko langile kategoria guzientzat!"@LABsindikatua pic.twitter.com/VdrhGRKvSC
— LAB IEH (@LAB_ieh) February 1, 2022
Urriaren 15eko asteazkena Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Albiste honetan jaso ditugu deialdiak. ARGIAk bat egiten du Palestinaren aldeko greba eta... [+]
Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.
Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.
Araban izan den grebarik luzeenetakoa izan da Gasteizko lorezainek egindakoa. Asteartean amaitu da, udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) akordioa lortuta. Martxoaren 26an hasi zuten greba lorezainek, soldata duinak... [+]
1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.