Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore bati saltzea erabaki duela, 3.000.000 eurotan.
Futbol zelaia lekualdatzeko asmoa du Herriko Etxeak, eta horretarako "oraindik baliatu" daitekeen 40 hektareetako 18.200 metro karratuko laborantza lur sail batez jabetuko dela ere salatu du Bordak. Asteazkenean zabaldutako eta Naiz hedabideak argitaratu duen bideoan, aipatutako bi proiektuak "ilegalak" direla ohartarazi du Lurzaindiako kideak, baina halere Arbonako Herriko Etxea horiek egiten saiatuko dela.
2024ko irailaren 23an bildu zen herri kontseiluan zera erabaki zuten: Arbonako Herriko Etxeak egungo futbol zelaia dagoen 11.000 metro karratuko terrenoa saltzea Baionako EDIFIM promotoreari, 3.000.000 euroren truke. Horrez gain, lur sail horretatik ehun bat metrora promotere berak dituen 18.200 metro karratu laborantza lur saila Herriko Etxearen eskuetara pasatuko litzateke, 10.000 eurotan, bertara futbol zelaia lekualdatzeko.
Marie-Jose Mialocq auzapezak Mediabask hedabideari azaldu dio Bordak aipatu dituen laborantza lurrak APAJH elkartearenak direla, zeinak elbarritasun egoeran diren heldu eta gazteentzat lan egiten duen. Mialocqen arabera, oraingo kirol zelaiaren eremuan elbarritasun egoeran diren pertsonak artatzeko eraikinak altxatzeko asmoa du Arbonako Herriko Etxeak, baita etxebizitza sozialak ere. "Interes orokorreko proiektua" dela adierazi du Mialocqek, eta baieztatu du lur horiek ez direla gehiago laborantzarako erabiliko.
Aurrekari anitz dituen gatazka
Laborantza lurren inguruko gatazkak ez dira ezohikoak Arbonan eta Ipar Euskal Herrian: iazko apirilaren 15eko herri kontseiluan alokatzaile sozial bati lur bat saltzea erabaki zuen Herriko Etxeak. Gogor gaitzetsi zuen deliberamendua oposizioak eta Ostia kolektiboak, auzapezari "laborantza lurrak desagerraraztea" leporatuta. Bestalde, Peio Dufau EH Bai-ko diputatuak presio espekulatiboari aurre egiteko eta laborantza lurrak babesteko xedez idatzitako legearen alde egin zuen Frantziako Legebiltzarrak martxoaren 11n, 203 diputatuk alde eta hiruk aurka bozkatu ostean. Laborantza lurren salerosteen ardura duen SAFER izeneko egiturari ahalmen gehiago ematea lortu du legeak.
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
José María Agramontek agerraldia egin du asteartean Nafarroako Parlamentuan, UPN eta Contigo-Zurekin alderdiek eskatuta. Bardeako Komunitatearen Batzarreko lehendakariak nabarmendu du Espainiako Defentsa Ministerioa ingurumenarekin egiten ari den "esfortzua"... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Gaueko 21:00etarako, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako %85era itzuli da hornidura energetikoa, eta Nafarroan, berriz, %50era. Egoera okerragoa bizi dute Espainian eta Portugalen: hurrenez hurren, argindarra lurraldearen %25era eta %10era iritsi da.
Sare elektrikoa erabat erori da... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]