Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira

  • Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko eztabaidarekin lotzen. Inolako probarik izan ez arren, lotura hori ezarri nahi izan dute, intentzio osoz, Euskal Herrian lurraren defentsan eta industria horren neurrigabeko zabalpenaren aurka ari diren gizarte mugimendu aktiboak kriminalizatzeko. Aski ezaguna den estrategia erabili nahi izan dute, hainbatetan aipatu eta salatu dugun estrategia bera, hain zuzen.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kasu honetan, oinarririk ez duen lotura eginez, zilegitasuna kendu nahi zaio eremu sozialetan gero eta adostasun handiagoa lortzen ari den planteamenduari; planteamendu horrek makro-proiektuen hedapena sustatzen duten legebiltzarreko alderdien diskurtsoari aurre egiten dio, agerian utziz alderdi horiek ontzat ematen dutela makro-instalazioen gauzatzaile nagusiak energia alorreko transnazionalak izatea.

"Zaila da alderdi horien proposamen praktikoak eta elite ekonomikoekin bat egiten dutenen argudioak desberdintzea"

Hala, inbertsio funtsek bultzatutako korporazioak, deskarbonizazioaren aitzakian, bi esparrutan aritzen dira –fosilen arloan nahiz trantsizio berdearen alorrean– gero eta hazkunde handiagoa behar duen kapitalari lehentasuna emanez, etekin metaketa handiena lortzeko helburuz. Alderdi batzuen aldetik, gaur egun dagoen krisi ekosoziala onartzen duen diagnostikoa egin arren, ez dute bestelako aukerarik eskaintzen, krisia eragin duen eredu menperatzailetik kanpo. Horregatik, zaila da alderdi horien proposamen praktikoak eta elite ekonomikoekin bat egiten dutenen argudioak desberdintzea. Kontraesanezkoa den egoera hori dela eta, proposatzen duten irtenbidean alde bateraezinak daudela bistakoa da. Eta hori ez dute gustuko.

Otxandiano jaunaren kasuan ere jarrera hori argi ikusten da. Enpresa korporatibo bateko arduraduna izanik, diskurtso ekosoziala darabil herritarrei sinestarazteko makro-proiektuak zabaltzeko beharra daukagula, kontuan hartu gabe, ordea, horrek ondorio latz mordoa eragiten digula:

-Ekologikoak, kapitalismoaren eredu oldarkorrari eutsi eta nekez bizirautea lortu duten naturaguneak suntsitzea dakarrelako. Gizarte mugimendutik, berriztagarrien industriak “sakrifizio eremuak” ezarri dituela salatu dugun heinean, diskurtsoa aldatu behar izan dute, makro-proiektuak ingurumenaren babesarekin bateragarriak direla aldarrikatzeko. Hala ere, mantra berberarekin jarraitzen dute, eta ziurtatzen digute gure sostengua den lurraldearen zati bat sakrifikatu behar dugula, enpresa horiek gu denok hondamenditik salbatzea ahalbidetzeko.

-Sozialak, tokian tokiko erabakiak hartzeari dagokionez, orain arte erabili diren modu eta gune deszentralizatuak eraldatu nahi dituztelako, bertan bizi direnak baztertuz eta zentralizazio eredu zurrunagoa ezarriz. Horren ondorioz, komunitate kalteberen barruan sortzen diren tirabirek harreman sarea ahuldu eta hauskorrago bihurtzen dute. Hala, bizilagunen arteko elkartasunik gabe, komunitatea babesgabe geratzen da eta ezin dio aurre egin horrelako oldarrari.

-Kulturalak, komunitatearen eta taldeen euskarriak ezabatzen direlako. Euskarri horien bitartez, lurraldeari lotutako subjektuak gara eta gure erantzunak eta bizirauteko indarra lurrean bertan sakon errotuta daude.

-Ekonomikoak, beste behin ere, guztiaren oinarria den landa eremua mespretxatzen duen egoera batera eramaten gaituelako. Bizirauteko oinarria den landagunean, natura bera eta funtsezko energia –elikagaiak– eskuratzeko antolaketa uztartzen dira. Baina, giza espezieak aurrera egin dezan behar diren baldintza ekologikoak mantentzearen funtzioa kendu egiten zaio landa eremuari. Hala, elikagaiak ekoizteko eta bestelako zerbitzu publikoak hornitzeko erabilitako lur horietan eguzki-panelak eta aerosorgailuak jartzen dituzte, eta paradoxikoa bada ere, interes orokorra aldarrikatzen dute hori justifikatzeko. Dinamika horren eraginez, herrietan eta herrixketan bizi ahal izateko beharrezko baldintzak okertu, kaskartu eta galdu egiten dira. Eta hori gertatuz gero, Euskal Herriko landaguneak biztanleriarik gabe eta babesik gabe geratuko lirateke. Aldiz, hiriguneen bizimoduaren ereduaren kolonizazioa jasan egingo genuke, ezinbestez.

-Politikoak, agertoki publikoa interes korporatiboen arabera antolatzen dutelako, eta gainera, interes horiek geure egitera bultzatzen gaituzte.

Proposatzen duten irtenbidea kontraesankorra da. Nola defendatu daiteke diskurtso antikapitalista, itxura batean, desazkundearen aldekoa dena, eta aldi berean, beste jatorrizko energia iturriak dituen, baina azkenean, industria handiaren eta erregai fosilen eredu energetiko bera erreproduzitzen duen ikusmoldearen alde egitea?

Kontraesan hori onargarria egiteko, “erregea biluzik dagoela” esaten dutenei zilegitasuna kendu nahi zaie. Manipulazio garbia da. Oraingoan, baina, argudio intelektualak erabili ordez, indarkeriazko gertaera baliatzen da emozioen bidez eragiteko.

"Aritz Otxandianoren adierazpen laburretan, bigarren manipulazio bat ere topatu daiteke, seinalatu eta salatu behar duguna"

Horretaz gain, Aritz Otxandianoren adierazpen laburretan, bigarren manipulazio bat ere topatu daiteke, seinalatu eta salatu behar duguna. Izan ere, egoera aprobetxatzen du eskala guztietako berriztagarrien hedapena aldarrikatzeko, “Trumpen kapitalismo fosilaren” aurrean. Badirudi oraindik ez dutela ulertu Euskal Herrian berriztagarrien hedapenaren aurka gaudenok, goraka doan eskuin muturraren premisen kontrako abiapuntuak ditugula. Prentsako artikuluetan, elkarrizketetan, adierazpenetan, manifestuetan eta eskura izan ditugun modu guztietan horrela azaldu dugu. Gaur berriro diogu: erregai fosilen kapitalismoaren ordezkoa ezin da izan industria kapitalista eta espekulatiboa, ingurumena eta eskubide sozialak irensten dituena. Ez dugu trantsizio berde horretan sinisten, ez baita beste energia-eredu baterako aldaketa, ez eta ekologikoa ere, ez baititu planetaren mugak errespetatzen eta ez baitu ingurumenaren defentsa lehenesten.

Lurraldea defendatzeko eratutako mugimendu soziala erregai fosilak sustatzen dituen Trumpen kapitalismoarekin parekatzeak beste edozein aukera baztertzea dakar eta dikotomia faltsua bultzatzen du; horren arabera, makro-berriztagarrien industriaren alde ez daudenak, negazionismo klimatikoaren eta petrolio enpresen interesen alde egon behar dira.

"Bizi dugun krisiaren benetako irtenbidea ez da etorriko ez Trumpen ez makro-berriztagarrien aldetik. Mutur horien artean ez dago kontraesanik, eredu eta interes berberak dituztelako"

Lerro hauetan argitu dugun bezala, ez dugu dikotomia hori onartzen. Behar den adina aldiz azaltzen jarraituko dugu, bizi dugun krisiaren benetako irtenbidea ez dela etorriko ez Trumpen ez makro-berriztagarrien aldetik. Izan ere, mutur horien artean ez dago kontraesanik, eredu eta interes berberak dituztelako. Konponbidea beste leku batean dago; hortaz, ausartak izateko unea da. Errealitatea aurrez aurre begiratzera eta gaurko eredua eraldatzeko beharra umiltasunez onartzera bideratutako ekintzak egiten dituen mugimendu soziala manipulatzeari eta deslegitimatzeari utzi behar zaio.

Hau da gure etengabeko salaketa, erresistentzia eta proposamena. Hori dela eta, industria-korporazioak ordezkatzen dituzten eragileen fokuan gaude, haien interesak diskurtso politiko-alderdikoiarekin lotzen baitira. Hor sortzen da irtenbidea bilatzeko eztabaida. Erakundeen eremu esklusiboa izan beharrean, eraikuntza kolektiboa izango den alternatiba baten aldeko apustua egiten dugu. Horrela irudikatu dezakegu gure ekarpena.

"Gure jarduerarekin zerikusirik ez daukan gertaera batengatik kriminalizatzeko saiakerak gure bazterketa soziala lortzeko manipulazioa estali nahi du"

Gure jarduerarekin zerikusirik ez daukan gertaera batengatik kriminalizatzeko saiakerak gure bazterketa soziala lortzeko manipulazioa estali nahi du. Helburu hori duten hainbat sektore, hain zuzen, beraien argudioen indarra galtzen ari dira kontraesan antzuetan. Gu ez gara faxistak, hala deitzen badigute ere. Batzuk gure argudioak Trumpen diskurtsoarekin lotzen ahalegindu arren, garbi dago ez dela sinesgarria. Indar kolektiboa mugiarazten dugu, planetaren muga biofisikoak kontuan hartzen ez dituen eredu sozioekonomikoa auzitan jartzeko. Gure ekimenak eztabaida soziala sortzea du helburu, agertoki eta elkarguneak eskainiz, behar dugun norabide aldaketa irudikatu ahal izateko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Arabako Herri Unibertsitatea: Krisi eko-sozialaren inguruko laborategi bizia abian da

Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


2025-06-02 | Behe Banda
barra warroak
Politikoa ez den poesia idazteko

Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


Gorrotoa, arrazakeria eta xenofobia postontzietan banatuz

Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]


Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Itzalaldia

Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.


Eguneraketa berriak daude