LAB

LABek gatazka kolektiboa planteatuko du, Glovoko langileei Ostalaritzako Hitzarmena aplikatzeko

  • LABeko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburuk prentsaurrekoan iragarri du Glovoko langileen erregularizaziorako urrats berri bat emango dutela. Zehazki, sindikatuak gatazka kolektibo bat planteatuko duela jakinarazi du, langile horiei Ostalaritzako Hitzarmen kolektiboa aplikatu ahal izateko.


2022ko urriaren 04an - 12:59
LABek gatazka kolektibo bat iragarri du / LAB
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Izan ere, Glovo eta haren gisako enpresek langileak autonomo gisa kontratatzen dituzte, eta, honek, negoziazio kolektiborako eskubidea kentzen die. “Ez dute ordezkari sindikalak aukeratzeko eskubiderik”, azaldu du LABeko koordinatzaile nagusiak.

Plataforma digitalek lan eredu berri bat, eta, modu berean, “esplotaziorako formula berri bat”, ekarri duela azaldu du LABek. Kolektibo horretako enpresek  iruzurretan jarduten dutela salatu du eta, horren aurrean, zigorgabe sentitzen direla gainera.

Iruzurraren funtsean dago lan-harremana besteren konturako langile gisa aitortzea saihesten dutela. Hortaz, langileak autonomoen erregimenean alta ematera behartzen dituzte, nahiz eta autonomiarik ez izan eta algoritmoen menpe egon.  

Langileak “prekaritate absolutuan” lan egitera behartzen dituela azaldu dute sindikatutik: “lan-ordutegi jakinik gabe, ezarritako soldatarik gabe, oporretarako eskubide arauturik gabe edo lan-osasunerako eskubiderik gabe”.

Plataforma digitalen egonkortzea aurreikusita, sindikalismoak “erronka” bat duela uste du LABek. Horren aurrean bi helburu zehaztu ditu: lehenik, lege-iruzurra amaitzea eta lan-harremana besteren konturakoa dela aitortzea; eta, bestetik, lan-baldintzak arautzeko esparru bat ezartzea, Negoziazio Kolektiborako eskubidea beteaz.

Lehen helburuari dagokionez, sindikatuak azaldu du azken urteotan Lan Ikuskaritzan salaketak ipini dituela, eta epaitegietara jo dutela, eta horiek erakutsi dutela lan-harremana “eztabaidaezina” dela. Bizkaiari dagokionez, Justizia Auzitegi Nagusiaren epai irmo bat dago, Glovoko langileak besteren konturako langileak direla, Langileen Estatutua aplikatzea eska dezaketela eta urtebeteko atzera eraginarekin diru-kopuruen demanda bat has dezaketela aitortzen duena.

Gatazka kolektibo bat planteatzeko baldintza egokiak daudela uste du LABek. Izan ere, EAEko Ostalaritzako Esparru Akordioan jasota dago riderren kolektiboa ostalaritzako hitzarmenaren aplikazio-eremuan. Bestalde, epai judizialek Ostalaritzako Hitzarmenean sartzeko aukera bermatzen dutela azaldu dute.

Sindikatuak eredu berri bati ekiteko asmoa duela azaldu du Aranburuk,“langile guztientzako tresna erabilgarri bat” izateko asmoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LAB
Hezkuntzan egun osoko grebara deitu dute urriaren 15erako, Hego Euskal Herrian

Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.


2025-10-07 | Jon Torner Zabala
Sei hilabeteko grebari amaiera eman diote Gasteizko lorezainek, lan baldintzak "nabarmen hobetzea" lortuta

Araban izan den grebarik luzeenetakoa izan da Gasteizko lorezainek egindakoa. Asteartean amaitu da, udalak azpikontratatutako Enviser enpresak eta langileen ordezkariek (LAB, ELA eta ESK) akordioa lortuta. Martxoaren 26an hasi zuten greba lorezainek, soldata duinak... [+]


LABen mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa zentsuratu du Tuterako alkateak

1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak sindikatuaren 50 urteko lana biltzen zuen, eta Tuterako alkateak Alejandro Toquero (UPN) bertan behera utzi du zenbait panelek "terrorismoa gorazartzen" zutelakoan.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena "atzerapausoa" dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
"Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote"

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Eguneraketa berriak daude