'La Manada'-ko bortxatzaileak udal igerileku batzuetatik kanporatu dituzte

  • Sevillako (Andaluzia) Palomares del Rio herriko udal igerilekuetan agerraldia egin dute Sanferminetako talde bortxaketa burutu zuten zenbait kidek, eta herritarrek instalazioetatik kanporatu dituzte.


2018ko abuztuaren 21an - 12:04

Larunbatean eman zen gertakizuna, 2016ko Sanferminetan emakume bat taldean bortxatzeagatik zigortutako zenbait kide, udaleko langile batek lagunduta, Palomares del Rioko udal igerilekuetan sartzean. Bertan ziren herritarrek bortxatzaileak ezagutu zituzten, eta hauen presentziak liskarra eragin zuen. Udaleko langileak futbol zelai ondoko instalazioetara eraman zituen bortxatzaileak, eta bertan geratu ziren igerilekua itxi arte.

Palomares del Rioko Udalak informatu du jasotako gertaeraren gainean. Egindako adierazpenen arabera, herrian ez dute onartuko udalbatzak ‘non grato’ deklaratutako norbanakoek instalazio publikoen erabilera egitea. “Ez dugu onartuko Palomares del Rio bortxatzaile eta gaizkileen babesleku bilakatzea, ezta mota honetako bisitariengatik gure herritarrak urduri sentiarazi behar izatea”, azaldu du Juana Caballero herriko alkateak. Udaleko langileari informazio-espedientea ireki diote, bortxatzaileen onurarako instalazio publikoen erabilera ezegokia egin izanagatik dituen erantzukizunak argitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude